Edukira joan

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurtzane Solaberrieta Mesa

Usurbilgo alkate

2019 -
Bizitza
JaiotzaUsurbil1979ko azaroaren 22a (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Noaua
Berria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Facebook: agurtzane.solaberrieta Edit the value on Wikidata

Agurtzane Solaberrieta Mesa (Usurbil, Gipuzkoa, 1979ko azaroaren 22a) kazetaria eta politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Usurbil udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Agurtzane Solaberrieta kazetaria da formazioz. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen. Noaua aldizkarian eta Berria egunkarian aritu zen kazetari lanetan. Ondoren, Usurbilgo udaleko komunikazio arduradun ere jardun du. Herrigintzako hamaika ekimen eta egitasmotan parte hartu du.[2]

2019ko otsailaren 13an Usurbilgo EH Bilduk maiatzaren 26ko udal huateskundeetarako Usurbilgo hautagaia aurkeztu zuen: Agurtzane Solaberrieta Mesa. EH Bilduk 'Potxoenean' herri programa landu zuen bertaratu ziren herritarrekin eta ostean alkategaia berretsi zuten.[3] Helburua argi utzi zuten:

Pertsonak gure politiken ardatz dira. Herritarren bizi kalitatea hobetzea da xedea.

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan EH Bilduk 8 eserleku lortu zituen aurreko legegintzaldian bezala. Ez zen ezustekorik gertatu. EAJk 5 eta PSEk 1, beraz, ekainaren 15ean Agurtzane Solaberrieta aukeratu zuten alkate.[4]

Usurbilgo Udaletxean ez da aginte makilarik, aginte zumea baizik, beraz, Xabier Arregiren eskutik jaso zumea Agurtzane Solaberrietak.[5]

2023ko otsailaren 8an jardunean zegoen Agurtzane Solaberrieta izango zela maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua iragarri zen, Usurbilgo EH Bilduren esanetan, "erakutsitako kudeaketa gaitasunagatik" eta "oinarrien babes zabalarekin aukeratua".[6][7]2023ko hauteskundeetako zerrendaburuaren adierazpenak:

Ezagutzak eta herritarrekiko gertutasunak ezaugarritzen du gure taldea. 90 proiektuz osatutako herri programa egin dugu[8]

2023ko maiatzaren 28 izandako udal hauteskundeetan EH Bilduk bederatzi ordezkari lortu zituen, 1.771 boto jasota. Aurreko legealdian baino zinegotzi bat gehiago eta gehiengo osoa. Bigarren indar bozkatuena EAJ-PNV alderdia izan zen, baina ordezkari bat galduta, hirurekin geratu zen. PSE-EEk zinegotzi bakarra lortu zuen eta PP ez zuen Udalean sartzerik lortu, beraz, Agurtzane Solaberrieta aurreikusi zen Usurbilgo alkate legealdi berrirako.[9]

2023ko ekainaren 17an aurreikusitako moduan eratu zen udalbatza. Ezustekorik gabe joan zen udaletxeko aretoa bete zuen ekitaldia. Bi zati argi izan zituen hitzorduak; lehenengoan, aipatu moduan udalbatza berria osatzeko egin beharreko prozedura bete zuten. Agurtzane Solaberrieta Mesaren hautagaitzak aldeko bederatzi boto jaso zituen, EH Bilduko udal ordezkari guztiena. PSE-EE eta EAJ-PNV-ko udal ordezkariak, aldiz, abstenitu egin ziren.

Kargu hartzeen unea heldu zen orduan, zin egiteko momentuan Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak hitzok erabili zituen: "legeak hala aginduta, zin egiten dut Usurbil hobeago baten alde eta euskal errepublikaren alde arituko naizela".[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  2. Agurtzane Solaberrieta Mesa - Usurbilgo Alkategaia. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  3. ARANBERRI, JOSU. (2019-02-13). «Agurtzane Solaberrieta, EH Bilduren alkategaia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  4. Vasco, El Diario. (2019-06-16). «Agurtzane Solaberrieta es la nueva alcaldesa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  5. «Xabier Arregi: "Gure alkate Agurtzane, tori Usurbilgo aginte zumea" - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  6. «Agurtzane Solaberrieta Mesa, datozen udal hauteskundeetarako EHBilduren alkategaia - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  7. «Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da Usurbilgo EHBilduren alkategaia» Usurbil Eginez 2019-02-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  8. «Agurtzane Solaberrieta Mesa: “90 proiektuz osatutako herri programa egin dugu” - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  9. Vasco, El Diario. (2023-05-29). «Agurtzane Solaberrieta alkate, EH Bilduk 9 zinegotzi eskuratu eta gero» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  10. «Udalbatza berria eratu eta Agurtzane Solaberrieta Mesa alkate izendatu dute - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]