Ahalmen aktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ahalmen aktiboak jarduteko ahalmenari egiten dio erreferentzia, pertsona orok autonomia lortzen duen heinean eskuratzen duen gaitasuna izanik. Ekintzak, egintzak, borondate adierazpen eta orokorrean pertsonak bizitzan zehar duen jarduera eta eragina baita. Ekintza horiek negozio edo transakzio juridikoak edo egintza juridikoak norberak bere kabuz egikaritzea, epaiketetan esku hartzea eta delitu baten erantzule izatea barne biltzen dituztelarik. Hortaz, ahalmen hau “aktiboa” izango da, ekintza dagoelako.

Jarduteko gaitasuna eskubideak egikaritzeko eta betebeharrak betetzeko gaitasuna da, eta, gaitasun hau pertsonak berak autonomo bilakatzean eskuratuko du, bere egintzei eraginkortasun juridikoa emanez, Espainiako Kode Zibileko 322.artikuluak arautzen duen bezala (“adin nagusikoak gaitasuna du bizitza zibileko egintza guztiak gauzatzeko”).  Behin eta berriro aipatzen dugun “autonomia” horrek adin nagusitasunari egiten dio erreferentzia, Espainiako Konstituzioko 12.artikuluari erreparatuz 18 urte betetzean eskuratzen duguna pertsona orok.

Zentzu batean ahalmen aktiboa mailakagarria da. Esan bezala, 18 urte izateak presuntzio bat suposatzen du pertsona bati jarduteko gaitasuna bermatzerako orduan, hau da, 18 urte izatearen seinale horretatik abiatuta, pertsona horren gaitasuna errealtzat hartzen da, horren ziurtasun osorik izan gabe. Hau dela eta, ordenamendu juridikoak adinaz gain, beste irizpide objektibo bat erabiltzen du pertsonen jarduteko gaitasuna neurtzeko, eta irizpide hori “Gaitasun Naturala” da. Hau da, adin nagusiko pertsona batek bere kabuz aritzea galarazten dion egoeraren bat pairatzen duenean gertatzen da hau (gaixotasun fisiko nahiz psikologikoren bat baldin badu adibidez).

Ahalmen murriztea gertatzen den kasu hauetan, printzipioz adin nagusitasunagatik jarduteko gaitasuna izan beharko luketen pertsona batzuei ekintza batzuk gauzatzeko edo ekintza oro gauzatzeko ahalmena mugatzen zaie bestelako desgaitasunen ondorio gisa. Azken honi Espainiako kode Zibileko 322.artikuluak egiten dio erreferentzia: (“Adin nagusikoak gaitasuna du bizitza zibileko egintza guztiak gauzatzeko kode honek kasu berezietarako ezartzen dituen salbuespenetan izan ezik”).

Epai judizial baten bidez, pertsona bat ezgai deklaratuz gero Espainiako Kode Zibileko 215.artikuluan arautzen den modura inguruabar bakoitzean egokienak diren zaintza-erakundeak funtzionamenduan jartzen dira pertsona ezgaituaren ordezko juridiko gisa.

Garapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar zuzenbidean[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitasun juridikoa erromatar zuzenbidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitasun juridikoari dagokionez, eskubide eta betebeharren titular izateko gaitasuna da: osoki, soilik paterfamiliak. Filiusfamiliak pasiboa bakarrik.

Seme-alabak eta esklaboak, boterearen mende daudelako (alieni iuris), ez dute ondarerik eta ezin dira harreman juridikoen titular izan. Termino modernoetan, esan daiteke ez dutela gaitasun juridikorik. Hala ere, ondare-negozioen bizitzan jardun dezakete, eta askotan jarduten dute, gurasoen edo jabeen ordezkari gisa; horregatik, jarduteko gaitasuna dutela esan daiteke.

Jarduteko gaitasuna/Ahalmen aktiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduteko gaitasuna zuzenbidean balio osoz jarduteko gaitasuna da, eta pertsona baten gaitasun naturalaren araberakoa da, hau da, gaixo mental batek, adibidez, gaitasun hori mugatuta izango luke. Ulertzen da pertsona horiek, esperientziarik ez izateagatik, engainatu egin daitezkeela, eta, beraz, zenbait neurri ematen zaizkie, hala nola kuradore bat, ondoan pertsona bat, edukitzeko aukera, hura gorde edo zaintzeko.

Ezaugarri espezifiko bat emakumea, emakume izateagatik, etengabe tutoretzapean dagoela ulertzen da; beraz, hori muga bat da. Aske izan daiteke, hiritar erromatar bat, baina tutorearen baimena behar du. Beste muga bat osasun arrazoiengatik izaten da, hala nola buruko gaixoengatik

-Adina: adinak nola eragiten duen pertsonaren ahalmen aktiboan

Egintza juridikoek eskatzen dute egintza horiek egiten dituen norbanakoak egintza juridikoa eta haren garrantzia ulertzea eta bere borondatea adierazteko behar besteko gaitasuna izatea. Baldintza horiek betetzeko, gizabanakoak garapen intelektuala lortu behar du, garapen fisikoa, hau da, pubertaroa, lortzen duenean. Beraz, pubertaroa da muga. Lehen bereizketa bat ezartzen da: inpubereak eta pubereak.

-Sexua: nola eragiten duen emakume izateak jarduteko gaitasunean

Zuzenbide publikoari dagokionez, Erromako emakumeek ez dute "ius suffragii" a, ez dute batzarretan bozkatzeko eskubiderik.

"Ius honorum" delakoari dagokionez, ez dute kargu publikoak betetzeko aukerarik. Ondorioztatu da antzinako erromatar civitas eratzeko modua gerraren bidez izan zela emakumeek parte hartzen ez zuten tokia, eta, horregatik, uste da gero ez dutela lanpostu publikorik betetzen.

Zuzenbide pribatuari dagokionez, erromatar familiaren konfigurazio berezia izan behar da. "Alieni iuris" emakumea, ezkongabe dagoen bitartean eta bere paterfamilien guraso-ahalpean, "Alieni iuris" gizonekin gertatzen den bezala.


Alaba "alieni iuris" ezkontzen bada, bi gauza gerta daitezke:

  • Jarraitzea bere paterfamilien patria potestasen menpe.
  • Ezkondu ondoren conventio in manum ospatzen badu, bere senarraren paterfamilien patria potestas edo bere senarraren menpe egongo da, hau "sui iuris" baldin bada.

Gerta daiteke emakumea "sui iuris" izatea eta pubertarora iritsi izana, garai postklasikora arte bere jarduteko gaitasuna ere mugatua du, emakumea aske, hiritar erromatar, sui iuris eta puber izan arren, jarduteko gaitasuna galtzen duelako, mundu juridikoan haien alde jarduten duen tutore bat izendatzen zaiolako. Aro postklasikotik aurrera, emakumea gizonarekin parekatzen da ia erabat bere gaitasun juridikoan eta jarduteko gaitasunean, emakumeen tutoretza eta "conventio in manum" delakoa desagertzen direlako, mundu juridikoan jardun ahal izateko, baina zuzenbide publikoaren mugek jarraitzen dute.

Beraz, laburbilduta, hauek dira antzinako erroman juridikoki jarduteko gaitasuna izateko baldintzak:

Baldintza horiek betetzen dituztenei civis optimo iure deitzen zaie, hau da, egoera juridiko onenean daudenei, eskubide guztiak izan ditzakete.

Gaitasun juridikoa galtzeko arrazoiak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohore zibilaren degradazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estimazio publikoa galtzeak, printzipioz, sozietatearen kondena baino ez du esan nahi, baina degradazio juridikoa ekar dezake, ofizialki egiaztatzen denean. Izan ere, censorei cura morum eratxikirik, senatarien zerrendatik hiritar baten izena ezeztatzeko edo goragoko klase batetik beheragoko batera aldatzeko ahalmena izan zuten.

Zenbait legeren arabera – Cornelia de ambitu, Plaetoria de circumscriptione, Iulia et Papia Poppaea, Iulia de adulteriis –, zenbait pertsona ezgaitu egiten dira zenbait ekintza egiteko. Horrela, adibidez, emagaldua eta adulterio nabarmenean harrapatutako emakumea ezin dira ezkondu gizon libre eta ingenuus batekin. Lex Iulia Municipalis delakoak debekatu egiten die kargu batzuetara sartzea ekintza desohoragarriak egin dituzten pertsonei.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu paganoaren barruan, erlijioak ez du gaitasun juridikoan eraginik. Aitzitik, Konstantino eta bere ondorengoekin muga batzuk ezartzen dira, kristau sinesmen ortodoxotik kanpo bizi direnei eragiten dietenak. Juduek, paganoek eta heretikoek ezin dute kargu publikorik izan, ezin dute egintza juridikoetan lekuko izan, ezta esklabo kristauak izan ere. Juduak ezin dira emakume kristauekin ezkondu. Apostatek eta heretikoek ezin dute testamenturik egin, ezta eman ere. Manikeoek – Pertsegituenak, heretikoen artean – Ez dute gaitasunik inter vivos eta mortis causa egintzen bidez xedatzeko.

Gizarte-egoera eta lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klase eta lanbide jakin batzuetako kide izateak gaitasun juridikoan eragiten du, gaitasun hori handitzeko edo murrizteko. Nahikoa da patrizioen eta plebeioen arteko aurkakotasuna gogoratzea, eta horren ondorioz, batez ere, azken horiek magistratura eta senatura ez iristea eta ezkontza mistoak debekatzea. Kontraesan hau, soilik Errepublikaren amaiera baino lehentxeago gainditua izan zen.

Arlo penalean, klase ertainak eta goikoak – honestiores– Eta behekoak – humiliores– Era desberdinean tratatzen dira.

Espainiako historian [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide Erromatarra eta Bisigodoa aintzindari izanda, erdi-arotik aurrera lurralde bakoitzean irizpide batzuk erabiltzen ziren, lurralde bakoitzean zuzenbidea desberdin batek arautzen zuelako.  Etapa desberdinetan irizpide desberdinak erabili dira ahalmen aktiboa zehazteko, baina gehienetan gizakiaren heldutasunaren eta ekintzengatik epaitua izaten zen, ahalmen hori lortzeko, beti ere kontutan hartu behar da emakumea gizonezkoaren menpe zegoela eta egiten zituen gauza gehienak egiteko adb: Testamentuak, ezkontza… gizonezko baten baimenarekin egin behar zituela. Baina egia da ere espainiar ordenamenduaren zati handi batean adin konkretuak finkatu direla ahalmen desberdinak finkatzeko.

Erdia Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroa

Lurralde batzuetan arau bisigodoak jarraitu zituzten: Heldutasunarekin lortzen zela esaten zen gehienetan, guztizko ahalmen hori adin horretan lortzen zelako.

-   Kataluinian:20 urterekin

o  Kataluiniako kasua berezia da, adin nagusitasuna estamentuaren arabera lortzen delako: 20 urte nobleak, 15 “labradoreak”: adin horietara arte “patria potestas” edota tutela baten menpe zeuden.

-   Nafarroan, Asturiasen eta Aragoin: Gizonezkoek 14 urterekin eta emakumezkoak 12 urterekin.

Geroz eta gehiago jaitsi zen adina, errekonkistarako gerretarako soldaduen beharra zegoelako.

Behe Erdi Aroa

Zuzenbide Komuna onartu zen, Zuzenbide Erromatarraren berrezarkuntza etorri zen Europara

-         Adin nagusitasuna: 25 urteetan finkatu zen

-         Adineko sailkapen bat egiten zen ere:

  • 0-7 urte bitartean 7 urtera arte haurtzaroa finkatzen zuen
  • 12-14 urte heldutasuna finkatzen zuen

-         EMANTZIPAZIOA: Gizonezkoetan 20 urterekin eta emakumeetan 18 urterekin

-         “Restitutio in Integrum” mantendu zen: Adingabekoa bere aurkako negozio juridiko bat egiten duenean itzuli beharko da

XIX.mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian 25 urteetan finkatu zen adin nagusitasuna, Aragoien izan ezik 20etan finkatzen zelako.

1889 kodifikazioaren ondoren 23 urtetan finkatu zen adin nagusitasuna. Kodifikazioaren ondoren finkapen berri honek eztabaida handiak bultzatu zituen Espainian inoiz ez zelako adin hau kontutan hartu adin-nagusitasuna finkatzeko.

Historian zehar egon diren berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumearen egoera

Emakumea historiaren lehengo urteetatik bigarren maila batean kokatua izan da, ez du inoiz gizonezkoen eskubide eta ahalmen berdinak jaso eta beti bere ahalmena egikaritzeko gizonezko baten baimenez egin behar zuen, bere eskubideen urraketa handia jasoz. Elizak eta aintzinako legeek beti emakumea, gizonezkoaren "jabetza" bezala jaso dute eta ahalmen aktibo hori oso murriztua utzi dute.

GOI ERDI AROAN

Emakuemaren egoera ez zen hain okerra bere statuta baxua bazen ere, bere inguruan parte-hartzeko aukera zuen, emakumea beti ere gizonezkoaren menpe bazegoen ere.

BEHE ERDI AROA ETA ONDORENGO MENDEAK

Emakumearen egoera erromatar legeen berrezartzearekin askoz ere okerragoa izan zen; gehienbat elizaren eraginarengatik, jaiotzatik zenbait muga ezartzen zaizkio; Testigu izateko ahalmena, ondasunen transmisioa …

Ezgaituak

GOI ERDI AROAN

Gaixotasunak zituzten pertsonei, zuzenbide germanikoaren inposaketarekin: anputazioa onartu eta hauekin batera zuzenbidean parte hartzea mugatzen zen.

Gaixotasun psikikoak dituztenei: Txoratuei, haserre bizi zirenei: ezin zuten testifikatu, ezi  zuten bere ondasunak erabili, ezin zuten tutore izan … Deabruaren aldeko hitzak ere ondorioak zituzten.

BEHE ERDI AROA ETA ONDORENGO MENDEAK

Elizaren garrantziarekin berriz ere, zenbait gaixotasun zituztenak baztertu egiten zituzten eta gehienbat lepradun eta txoratuei zuzenbidean parte hartzea mugatzen zieten.

Gaixotasun psikikoak zituztenak guztiz baztertuak eta kanporatuak bizi ziren gizartean.

Kontutan hartu behar da ere gizarte piramidal batean banatuak zeudela eta estamentu bakoitzean  zegoen gizakia ez zituela ez funtzio berdinak, ez eskubide ez ahalmen berdinak jasotzen.

Tutela-Kuratela

Erdi-aroko zuzenbidean garrantzia gutxi dute. Ondorengo urteetan zerbait publikoa bezala ikusiko da. 14 urterekin emango da kuratela eta hau prodigioak, gaixoak … jasoko dute: 25 urterekin edota 18 urtez ezkonduz bukatuko da.

ESPAINIAKO KONSTITUZIOA [4]

Tutela aldiz testamendu bideari emango zaio lehentasuna, aitak finkatutakoari emango zaio garrantzia: Horretarako gizonezkoa, adin nagusia eta ezgaitua izan behar zen. Argi gerattuz, Zuzenbide Erromatarretik datorren "Paterraren" irudia mendeetan zehar biziraun duela.

XX.mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FRANKISMOAREN GARAIAK

1943KO ABENDUAREN 13KO LEGEA[5]: Adin nagusitasuna aldatu eta 21 urteetan finkatu zuen.

-         18 urterekin zenbait ahalmen ematen ziren: Garraioa, ehiza, lana, erantzukizun penala…

Gaur egun nola dago zehaztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OINARRI JURIDIKOAK

1978KO AZAROAREN 17KO ERREGE DEKRETUA[6]: 18 urteetan finkatu zuena (Gehienbat hau eman zen Konstituziorako erreferendumean errolda handitzeko)

ESPAINIAKO KONSTITUZIOKO 12.ART[7]: 18 urteetan finkatzen duena.

KZ 332.ART[8]: zehazten du eta honako hau esaten du, Konstituzioaren 12.art oinarrituz:

Ahalmen aktibo totala, adin nagusikoak diren eta ez gaituak ez diren pertsonak dira, legeak aurreikusten dituen kasuak ezik.

Gaur egun zenbait irizpide finkatu dira ahalmen aktiboa emateko eta berezitasun nagusiak ez-gaituak babesteko sortu diren erakunde desberdinak izan dira, gizartean barneratzeko eta ekintza juridikoen sustapena ahalbidetzeko.

Ahalmen aktiboa adinaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahalmen aktiboa ez da berdina guztientzat, adin fisikoaren eta pertsonen autogobernurako gaitasunaren araberakoa baita. Adinari erreparatuz, fase hauetan banatzen da:

  • Jaiotzen garen unetik 12 urte bete arte, ez dugu ahalmen aktiborik. Ahalmen aktibo eza legezko ordezkariek ordezkatzen dute: haurren gurasoek edo titularrek, eta hauek bere alde jarduten dute eta erabakiak hartzen dituzte.
  • 12 urtetik aurrera, jarduteko gaitasun handiagoa lor daiteke. Adibidez, 14 urterekin testamentua egin daiteke.
  • 16 urterekin emantzipatu eta ezkondu egin daiteke (baldintzekin). Erantzukizun penala handitzen da.
  • 18 urterekin ahalmen aktiboa eta erantzukizun penal osoa lortzen da. [9][10]


Beraz, honakoak bereiz ditzazkegu:

  • Ahalmen aktibo osoa edo normala: legez ezgaitua ez dagoen adin nagusikoari dagokio, eta bizitza zibileko egintza guztiak egin ditzake, berariaz salbuetsiak izan ezik. Legeria modernoek adin jakin bat ezarri ohi dute (18 edo 21 urte dira ohikoena), eta adin hori betetzeak automatikoki adin txikikoa adin nagusikora igarotzea eragiten du, egoera zibilaren aldaketaren ondorioz jarduteko gaitasunean eragina izatearekin batera, antzinako Eskubideetan ez bezala, horietan jarduteko gaitasuna kasuistikoki pertsona bakoitzarentzat gorputzaren (indar fisikoa, pubertaroa) edo adimenaren garapenaren arabera ezartzen baitzen.
  • Ahalmen aktibo mugatua, arrazoi jakin batzuen arabera: adibidez, adin txikikoa izatea, gor-mututasuna, irakurtzen, idazten edo beste modu batera adierazten ez jakitea, zarrastelkeria eta interdikzio zibila; horren arabera, horien eraginpeko pertsonak ezin ditu egintza guztiak edo batzuk eraginkortasun juridikoarekin egin, eta jarduteko gaitasun-akats hori guraso-ahalaren edo tutoretzaren bidez ordeztu behar da.

Ahalmen aktiboaren mugatzea eta babes erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi dugun moduan, ahalmen aktiboa edo jarduteko ahalmena orokorrean adin nagusitasunarekin eskuratzen den zerbait da[11]. Hori horrela izanagatik, zuzenbidean dagoeneko aurreikusita dago, zenbait baldintza betez gero, gaitasun horretan mugak jarri daitezkeela. Muga horiek absolutuak edo partzialak izango dira kasuaren arabera[11] eta ondorioz beharrezkoa da pertsona bakoitzaren ezaugarriak, ingurua eta gaitasunak aztertzea. Prozesu hori aurrera eraman ostean, pertsonak babes erakunde desberdinen laguntzaren beharra izango[12] du eta horrek osatuko du bere ahalmen aktiboaren “defizit” hori zuzenbidearen alorrean.

Guraso boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahalmen juridikoa, jardutekoa ez bezala, bizirik jaiotzen garen unetik lortzen dugu eta momentu horretan dagoeneko zuzenbideak gure jarduteko ahalmena osatzen du. Jaiotzean arruntena guraso boterearen menpe egotea da[13]. Honen bidez gurasoek seme-alaben ongizatea bilatu behar dute, horretarako beharrezkoa den hezkuntza, zaintza edo ordezkaritza emanez. Esparru hau Espainiako Konstituzioaren 39.3. artikuluan arautzeaz gain, beste hainbat lege daude hau arautzen dutenak, esate baterako, seme alaben ondarearen kudeaketa nola egin behar den esaten dutenak edo dibortzio kasuan guraso boterea zein posiziotan geldituko den zehaztuko duena. Bestalde, esan beharra dago, seme-alabek ere badituztela betebeharrak harreman horretan, adibidez errespetua edo obedientziarena gurasoaren aurrean.

E.K: 39.3: Los padres deben prestar asistencia de todo orden a los hijos habidos dentro o fuera del matrimonio, durante su minoría de edad y en los demás casos en que legalmente proceda.

Bestalde, guraso botereak ez du zertan beti amaiera adin nagusiko bihurtzean izan. Izan ere, emantzipatuaren figura ager daiteke[14]. Figura juridiko hau, 18 urte baino txikiagoa den pertsona baten kasua da, zeinetan zehaztutako modu baten bidez askatasun batzuk lortu dituen zuzenbidearen ikuspuntutik. Horren bidez, neurri batean gurasoen boterea alde batera utziko du, baina garrantzia handiko negozio juridikoetarako oraindik menpekoa izango da. Azken erabaki horren bidez, adingabeko batek arrisku handiko erabakiak bakarrik hartzea ekiditen da. Jarraitzeko, baliozkoa da esatea, guraso boterearen babes edo ordezkaritza juridiko horrek luzapen bat[15] izan dezakeela eta ondorioz 18 urte bete ostean ere, oraindik ahalmen aktiboa partziala izan daitekeela. Luzapen horretarako aukera Kodigo Zibilaren 171. artikuluan aurkitzen da eta esan bezala epailearen erabakia izango da zehaztasunak ematea, esate baterako, zein izango diren boterearen mugak, zein izango den gaitasun defizit hori orekatuko duena etorkizunean edo zer egin dezakeen gaitasun murriztuko pertsonak inolako menpekotasunik gabe.

Tutoretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes erakundeen hierarkia piramide bat eginez gero, guraso ahalmenaren azpitik aurkitzen dena tutoretza da[16]. Zuzenbidearen munduko figura honek adin txikikoen edo gaitasun murriztuko pertsonen ongizatea bermatu beharko dute, lehenengo kasuan gurasoen faltan. Betebeharren inguruan, guraso boterearen antzekoak direla esan behar da eta aukeraketa epaileak egingo duen zerbait izango da, dagoeneko zehaztuta dagoen zerrenda batetik. Aukeratu ostean, tutoreak kodigo zibilean bere eskutik espero dena bete beharko du eta zenbait muga izango ditu, adibidez, ondarearen inguruko erabakiak ez dira erabat askeak izango edo urtero tutorearen betebeharra izango da auzien aurrean bere jardueraren inguruan deklaratzea. Gainera, tutorearen jarduera ez baldin bada egokitzen pertsonaren beharretara, KZ.247. artikuluaren arabera, justiziak bere aurka neurriak hartzeko eskumena izango du.

Kuradoretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuradoretza, guraso-botere eta tutoretza ondoren  dagoen babes-erakundea izango da[17], hau da, babes erakundeak hierarkikoki antolatu ezkero, hirugarren babes erakundea dela esan dezakegu. Hala ere, azpimarratu behar da babes erakunde mugatua izango dela kuradoretza. Izan ere, ondare mailako negozioak ikuskatzea bakarrik izango da babes erakunde honen funtzioa. Zehazki, kuradoreak negozioei loturiko zaintza eta laguntza eskaini behar die kuradoretzapean dagoen pertsonei. Dena den, ezinbestekoa da azpimarratzea kuradoretzaren zeregina aldakorra izango dela egoera bakoitzean.

Kuradoretzapean ondorengo pertsonak egon daitezke: hasteko, negozio jakin batzuk egiteko laguntza behar duten adingabe emantzipatuak. Hortaz gain, maila baxuko ezgaituei ere kuradoretza ezarri dakieke. Bukatzeko, zarrastelek ere kuradore bat eduki dezakete negozioak egiterakoan laguntza eta babesa izan dezaten.

Defendatzaile judiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defendatzaile judiziala behin-behineko kargua izango da[18], hau da, ez da epe luzeko babes erakundea izango. Babes erakundearen eta babestuaren arteko interes gatazkak daudenean, babes erakundeak bere eginkizunak betetzen ez dituenean edo tutore izendatzeko prozedura judizialak irauten duen bitartean ezar daiteke defendatzaile judiziala. Beraz, guraso ahalera, tutoretza eta kuradoretza berrezartzean amaituko da babes erakunde honen eginkizun edo funtzioa. Esan beharra dago kodeak ez dituela defendatzaile judizialaren funtzioak zehazten, epaileak erabakiko ditu baizik.

Egitatezko Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitatezko zaintza, izendapen formalik gabe umearen edo desgaituaren ardura hartzean oinarrituko da[12]. Babes-beharrean dagoenaren gaineko babes erakunde egokia izan dezan, prozedura judiziala sustatu beharko du egitatezko zantzaileak, hau da, babes erakunde hau judizialki onartu egiten da baino adingabe edo ezgaituak guztizko babesa edukiko ez duela kontsideratuko da. Hots, nahiz eta egitatezko zaintzailea  izan babestu gabeko haur edo ezgaituak,  tutore edo kuradore bat  ezarri beharko zaio adingabeari ahalik eta azkarren[12]. Dena den, prozesuak irauten duen bitartean, egitatezko zantzailea ezgaitu edo umeak sortutako kalteen erantzule izateaz gain, beste babes erakundeek egiten duten bezalaxe, zaintzaileak egiten dituen negozioak hauen onuran egin beharko ditu.

Adingabeak babesteko beste modu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teorian, aurretik aipatutako babes erakundeek adingabe eta ezgaituen behar guztiak asetzen dituzte. Hala ere, praktikan, babes-erakundeak hainbat egoeretan huts egiten dutenez, umeak arriskuak edo kalteak jasan ditzakete. Honen aurrean, administrazioari eskatzen zaio babes gabe dauden haurrak babestea. Izan ere, administrazioak hainbat baliabide eta sistema ditu arriskuan dauden adingabe eta ezgaituak babesteko[12].


Ahalmen juridiko hutsa eta ahalmen aktiboaren arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahalmen juridiko hutsa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar pertsona juridikoak - personne juridique, eskubide eta obligazio izateko gaitasunari espainian ahalmen juridikoa esaten zaion horrek- ez du zerikusirik espainiar pertsona juridikoarekin, frantziar pertsona morala. Ahalmen juridikoa eskubide eta obligazioak izateko gaitasunari deritzo Espainian. Ahalmen juridikoa guk ahalmen pasibo bezala adierazten duguna da.

Ahalmen pasiboa: Pertsona eratzen den une beretik sortzen den ondorio bat da. Zehazki, pertsona guztiek subjektu juridiko izate hutsagatik duten eskubidea eta obligazioak edukitzeko ahalmenari egingo dio erreferentzia ahalmen juridikoaren gradu honek.

Ahalmen aktiboa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak bizitzan zehar duen jarduera eta eragina da, aktiboa da ekintza dagoelako.  Jarduteko ahalmenari egingo dio erreferentzia, pertsona orok autonomia lortzen duen einean eskuratzen duen gaitasuna izanik. Gaur egun, 18 urte betetzearekin batera eskuratzen dugu jarduteko gaitasun hau, baina gaitasunak, aukerak, oztopoak, ezintasun fisiko zein mentalak, gaixotasunak, etabarrek ahalmen aktiboa baldintzatzen dute.

Desberdintasunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ahalmen hauen arteko desberdintasunei dagokionez, lehenengoa negozio juridikoetan aurkitu dezakegu. Biek izango baitute negozio juridikoetako subjektu juridikoa izateko gaitasuna,nahiz eta funtzio desberdinak egikaritzen dituzten. Ahalmen pasiboari buruz, pertsonatasunaren ondorio pasiboa ageri da soilik. Alegia, ahalmen aktiboa lortu bitartean edo pertsonaren ahalmena murrizten duen faktoreren bat badago, pertsona ordezkaturik egongo da. Hau da,  pertsona guztiek subjektu juridiko hutsa izateagatik eskubide eta obligazioaen erantzule izateko ahalmena izango dute, baina autonomia edo beharrezko gaitasun hori lortu bitartean (edo honegan murrizketaren bat badago) harreman juridiko bat edukitzerako garaian ahalmen aktiboko pertsona baten poderioz gauzatu beharko dute, aurretik aipatutako premiazko egoeretan onurak eta kalteak babesteko.


Bigarren desberdintasuna egintzarekin lotuta dago. Esan bezala, ahalmen aktiboa izateko egintza bat egon behar dela berau  “erabili” dela esateko. Ahalmen juridiko pasiboan berriz, ez da egintzarik aurrera eraman beharko berau dugula adierazteko, pertsonak izate hutsagatik dugun eskubide eta betebeharrak izateko gaitasuna baita.


Aurrekoarekin lotuz, ahalmen aktiboaren bitartez zuzenbideko erakunde gehienak sortzen dirala esan behar da, ekintza dagoelako. Honen adibide dira ezkontza, kontratuak, adopzioa, filiazioa… Hala nola, zuzenbide pribatuan askatasunez aritzeko ahalmena. Aldiz ahalmen juridiko hutsarekin alderatzen badugu, ez da erakunde hauek sortzeko ahalmenik egongo, ez bada gauzatzen ahalmen aktibo bat dela medio, noski.


Bi ahalmen gradu hauen arteko aldaerekin bukatzeko, bakoitzaren barruan aurkitu dezakegun mailakatzea dago. Ahalmen aktiboan graduazio edo mailakatze bat dagoelako, pertsona horren adin eta gaitasun naturaletik abiatuz bere gaitasuna gehiago edo gutxiago murriztea posible baita. Eta ahalmen juridiko hutsean berriz ez, azken honetan gaitasuna izatea edo ez izatea baitira aukera bakarrak.

Ahalmen hutsa eta aktiboaren arteko adibide garbia Britney Spears[19] da. Britneyrien kasuan hainbat gertakizun eta gero Californiako auzitegiak 2008.urtean bere ahalmen aktiboaren esku hartu zuen hau mugatuz. Erabakietako bat, haren kontu korronteak aitaren eskuetan uztea izan zen hau kuradore izendatuz. Orain haren jarratzialeek #FreeBritney (Liberen a Britney) mugimendua jarri dute abian abeslariaren egoera salatzeko asmoarekin. Sare sozialen bitartez laguntza eskean hainbat argitarepen egin dituela azpimarratzen dute mugimenduko partaideek.

ERREFERENTZIAK

  1. González, Publicado por Javier García de Tiedra. Capacidad jurídica y de obrar en Roma. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. González, Publicado por Javier García de Tiedra. El sujeto de Derecho en Derecho romano (XII): Capacidad jurídica y capacidad de obrar. Causas modificativas. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  3. Espainiako historia. 2021-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  4. «Constitución española» app.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  5. UNAI, unai. (1943). 1943KO ABENDUAREN 13KO LEGEA. CASOSREALES, 1 or. ISBN http://www.casosreales.es/BDI/class/descarga.php?id=1251286..
  6. «BOE.es - BOE-A-1978-28627 Real Decreto-ley 33/1978, de 16 de noviembre, sobre mayoría de edad.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  7. «Título I. De los derechos y deberes fundamentales - Constitución Española» app.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  8. ISBN https://www.justizia.eus/servlet/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-Disposition&blobheadervalue1=filename%3DBlobServer1.1_0.pdf&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1290507872364&ssbinary=true..
  9. Capacidad de obrar. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Capacidad de obrar: situaciones» IONOS Startupguide (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Capacidad de obrar: concepto, regulación y tipos [Actualizado 2021»] Conceptos Jurídicos 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  12. a b c d Imaz, Leire. (2013). Zuzenbide zibilaren sarrera. Eskubide Subjetiboa. Pertsonaren zuzenbidea.. , 183-194 or. ISBN 9788498607640..
  13. (Gaztelaniaz) «Qué es la patria potestad y qué derechos y deberes conlleva» Confilegal 2018-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  14. (Gaztelaniaz) «Emancipación: requisitos para obtenerla y efectos [Actualizado 2021 »] Conceptos Jurídicos 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  15. (Gaztelaniaz) Patria Potestad Prorrogada o Rehabilitada → Diferencias. 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  16. (Gaztelaniaz) «Tutor legal: concepto, funciones y obligaciones» Conceptos Jurídicos 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  17. (Gaztelaniaz) «Curatela: concepto, tipos y diferencias con tutela [Actualizado 2021 »] Conceptos Jurídicos 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  18. (Gaztelaniaz) «Defensor judicial: concepto, regulación y actuación [Actualizado 2021»] Conceptos Jurídicos 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  19. (Gaztelaniaz) «Por qué Britney Spears lucha ante un tribunal contra la tutela de su padre» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).