Aiatola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Grand Ayatollahs Qom فتوکلاژ، آیت الله های ایران-قم 02.jpg

Aiatola (persieratik آیت‌الله, ayatollah eta hori arabieratik آية الله, āyatu l-lāh, "Allahren Seinalea", hots, "Jainkoaren Seinalea") xiismoko titulurik gorena da. Aiatolak zientzia islamikoen artean adituak direla esaten da eta legegintza, mistizismoa, filosofia eta etikaren inguruan ezagutzak dituzte.