Aiete-Morlans igogailua
Aiete-Morlans igogailua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′29″N 1°59′20″W / 43.30795759°N 1.98897064°W |
Inaugurazioa | 2019ko maiatzaren 10a |
Dimentsioak | 143 () m |
Aiete-Morlans igogailua Donostian dagoen funikular erako igogailu urbano publiko eta doakoa da. 2019ko maiatzean inauguratu zen, Morlans (behetik) eta Aiete (goitik) auzoak batuz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izostegiko biaduktuak batzen dituen puntu berak elkartzen ditu igogailuak. Biaduktuak badu oinezkoentzako espaloirik, baina pendiz handia dauka, eta oinezko eta txirrinduzaleentzat aurrerapen handia da Donostiako auzo hauek (goian Aiete eta behean Morlans eta Amara Berria) lotzeko orduan. Behealdean, Lugaritz-Morlans bidegorriko tunelaren muturretako bat dago.
2017an hasi ziren lanak, eta bederatzi hilabeteko epea izan arren, bi urte luzatu ziren, ia 1.5 milioi euroko aurrekontua janez. 143 metro 70 segundotan egiten ditu igogailuak, %26ko pendiza du eta 25 pertsona eraman ditzake (bizikletak sartzea ere baimendua dago)[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bi urteren ondoren, Aiete eta Morlans lotuta daude» Irutxuloko Hitza 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).