Ainara Elbusto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Elbusto
Bizitza
Jaiotza Zurukuain1992ko irailaren 10a (28 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia eta pistako txirrindularia

Ainara Elbusto Arteaga (Zurukuain, 1992ko irailaren 10a) nafar txirrindularia da. Jada hamaika urterekin egin zuen lehen txirrindularitza larterketa, eta ordutik, errepidean zein pistan emaitza bikainak lortu ditu.

Betidanik, bere familian eta herrian lotura izan dute berezia txirrindularitzareriko. Zenbait urtez atletismoa egin zuen arren, beti oso gertu izan du txirrindularitza. Bizikletan ibiltzen ikasi bezain laster, bere pasioa zela ikusi zuen eta Club Ciclista de Lizarra taldean hasi zen.

Hasieran, bere lehenengo bizikleta bere anaiarena izan zen hamaika urte zituela, bizikleta hori berarekin lehiatu zen bere lehen lasterketan bere herritik gertu, Murietan (Nafarroa). Lehenengo lasterketa oso gaztea zenean egin zuen baina profesionalki, 2010ean debutatu zuen pistako profesional bezala Reyno de Navarra WRC taldean.

Errepidea eta pistan aritzeaz gainera, modalitate desberdinetako lehiaketetan parte hartu du bere karreran zehar. 2014an esaterako, “fixed” bizikletarekin errepideko zirkuituan lehiatu zen Red Hook Crit serietan. Bartzelonan irabazi egin zuen eta Milanen bigarren geratu zen. Modalitate honetan nabarmendu zenetik, ate asko ireki zaizkio.

Horrez gain, txirrindulari bezala bere ezaugarri nagusietako bat bere buruarengan duen segurtasuna da. Lur eta egoera guztietan kontrola eramateko gai da. Lasterketetan erasora joatea gustatzen zaio eta oso eroso sentitzen da jaitsiera. Baina bizikleten mundu honetatik kanpo, pertsona lasaia da Ainara. Deskantsuari garrantzi handia ematen dio eta bere denbora libreak musika entzuteko, lagunekin elkartzeko eta batzuetan motokrosa praktikatzeko aprobetxatzen ditu. Horretaz gain, ikasketekin jarraitzen du nahiz eta txirrindularitzan oso murgildua dagoen.

Ainarak, sari asko irabazi ditu bere karreran zehar eta etorkizunari begira, oso argi dauka ahal duen neurrian kirolari bezala garatzen jarraitu nahi duela eta noraino iristeko gai den ikusi nahi duela.