Ainara Manterola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Manterola
Bizitza
JaiotzaOrio1995eko ekainaren 19a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad2011 /
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2012 / 2014
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

UEFA: 250041352 Edit the value on Wikidata

Ainara Manterola Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1995eko ekainaren 19a) futbolari ohia da. Atzelari postuan jokatu izan du Real Sociedad, Oiartzun KE eta Añorgan.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolarekin oso lotutako familia bateko kidea Manterola, bere bi aitonak arraunlariak ziren, aita futboleko entrenatzailea, ama saskibaloi jokalaria eta ahizpa Leire ere futbol jokalaria da.[2]

Futbolarekin lehen harremana Zarauzko plaieroetan izan zuen eta handik bere herriko taldean jokatzen hasi zen. Denbora gutxiz aritu zen bertan, 15 urterekin Real Sociedad-ek fitxatu zuen. 2011 - 2016 urte artean aritu zen bertan eta, ondoren, Oiartzunera joan zen. Bertan sei hilabete zeramatzala belauna hautsi zuen. Bi urte egin zituen talde honetan eta bere azken denboraldia Añorgan jokatu zuen. 24 urterekin hartu zuen futbola uzteko erabakia.[3][4]

Honetaz gain, espainiar selekzioarekin ere jokatu du, 17 urte eta 19 urte azpikoekin.[5][6]

Venezuelako emakumeen futbol selekzioko prestatzaile fisikoa da 2021 geroztik.[7]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futboleko ibilbidearekin batera, kirolarekin lotutako ikasketak ere egin zituen Manterolak. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua egin du eta, besteak beste, kiroleko lesioen prebentzio, interbentzio eta errekuperazio funtzionalean postgradua egin du. Gaur egun alor honetan egiten du lan.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ainara Manterola :: Ainara Manterola Ikutza ::» www.ceroacero.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. (Gaztelaniaz) Sebastián, Macarena Tejada | San. (2016-05-04). [http://real-sociedad.diariovasco.com/noticias/201605/04/batista-oliden-201605040630.html «Ainara Manterola: �Es un orgullo ser la bisnieta de Batista Oliden�»] diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. a b Kirolari Gaittun: 6. atala, Ainara Manterola. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  4. «Ainara Manterola oriotarra, Venezuelako nesken selekzioko prestatzaile fisiko berria» El Diario Vasco 2021-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  5. (Gaztelaniaz) SL, Gurenet Teknologia. «España sub-17 con Ane Otxoa de Zuazola y Ainara Manterola vuelve a ganar en el Europeo» Txapeldunak.com: Toda la actualidad del fútbol femenino vasco (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  6. «Sentimiento Txuri Urdin: AINARA MANTEROLA, CON LA SUB19» Sentimiento Txuri Urdin 2013-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  7. «Ainara Manterola, Venezuelako selekzioko prestatzaile fisikoa: “Pamelak deitu zidan eta ez nuen dudarik izan“» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  8. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  9. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]