Aingeru negartia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aingeru negartia
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Bestelakoak
EtsaiakDoktorea

Aingeru negartia (ingelesez: Weeping Angel) Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza estralurtarra da. Aingeru hegodun itxura duen harrizko estatua da, azkar mugitu eta gizakiak erasotzen dituena.

2007an agertu ziren lehenengo aldiz eta Doctor Who telesaileko munstro beldurgarrienetakoak bihutu dira.

Pertsonaiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steven Moffatek sortu zuen aingeru negartia eta 2007an atera zen lehen aldiz "Blink" atalean[1]. Haien jokaera haur-jolas batean oinarriturik dago, "estatuen jolasa". Lehiakideek azkar mugitu behar dute zaintzailea harrapatu arte. Honek ordea mugitzen harrapatzen baditu jokotik kanporatuta gelditzen dira.

Aingeru negartiak berehala bihurtu ziren Doctor Who telesaileko pertsonai beldurgarrienak[2]. 2007an Doctor Who Adventures aldizkarian egindako inkesta batean %55ak aukeratu zituen beldurgarrienekotzat, The Master eta daleken aurretik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktoreak dioenez "unibertsoa bera bezain zaharrak dira baina inork ez daki non duten jatorria"[3].

Itxura eta jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoriar aroko hilerrietan ohikoak diren aingeruen estatuen itxura dute. Soinekoz jantzirik egon ohi dira eta bi hego handi izaten dituzte bizkarrean. Gizaki bat ukitzerakoan lehenaldira bidaltzen dute eta orduan sortzen den denbora-potentzial energiaz elikatzen dira. Inork zuzenki begiratzen diotenean espazio-denboran toki kuantikora loturik gelditzen dira eta harrizko bihurtzen dira[4]. Begiratzeari uzterakoan ordea abiadura handian hurbiltzen dira. Begiak kliskatzea ere nahikoa da aingeru negartia mugitzeko. Hurbiltzen direnean haien itxura aldatu egiten da; deabru itxura hartzen dute, ahoa irekiz, banpiroen hortzak erakutsiz, eta eskuetan erpeak agertzen zaizkie.

Taldeka erasotzen dute. Kontuz ibili behar dira, izan ere bi aingeru elkarri begira jarriz gero ezingo dira mugitu egoera aldatuko duen kanpoko indarrik ez badago. Egoera hauek ekiditeko eskuak jartzen dituzte aurpegiaren aurrean eta negarrez ari diren itxura hartzen dute, hortik pertsonaiaren izena[5].

Kasu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingeru negartiek gizakiaren burmuinean haien irudiaren inpresioa ezarri dezakete eta haren bidez biktima kontrolatu. Orduan haien ahotsa erabiliz ingurukoekin hitzegin dezakete. Ordurako gizakia jadanik hilik dago[6].

Bizirik dauden gizakietatik energia ateratzea nahiago badute ere gai dira aparailu elektrikoetako argindarraz elikatzea ere.

"The Angels Take Manhattan" atalean kerubinak ere azaldu ziren, eta aingeruak ixilak badira hauek zaratatsuak dira eta haurren jokaera dute[6].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Former Doctor Who boss Steven Moffat shares early Weeping Angels concept» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  2. (Ingelesez) «TV» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  3. (Ingelesez) «A Brief History of the Weeping Angels | Doctor Who» www.doctorwho.tv (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  4. (Ingelesez) «Quantum-locking» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  5. (Ingelesez) «Weeping Angels | Origin and History» Dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
  6. a b (Ingelesez) «Weeping Angel» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]