Aire Ahizpak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aire Ahizpak
Datuak
Jatorria Urepele, (Nafarroa Beherea)
Musika mota folk
Urteak 1996-2001
Produkzioa
Diskoetxea(k) Erroa
Taldekideak
Miren Aire
Amaia Aire
Paxkalin Aire

Aire Ahizpak 1992an Urepelen (Nafarroa Beherea) sortutako musika taldea da, Fernando Aire Xalbadorren bilobek osatua. Miren, Amaia eta Paxkalin Aire dira taldekideak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an sortu zen taldea. Geroztik, zenbait plazatan ibili ziren kantari. Ondoren, EHZrako abestiak grabatu zituzten Arrosako zolan. Txakun taldearekin, Santxo Azkarra lo dago kantua ere egin zuen. Niko Etxartekin ere aritu ziren grabatzen, baita Mikel Markezekin ere. Indar bat dabil diskorako grabatu zuten Konplize ditut[1].

2014an, Josu Zabalak bultzatuta eta Zenbat Gara elkarteak babesturik, Bidexka (Erroa) lehen diskoa argitaratu zuten[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nora Arbelbide, «Kantuaren premiarengatik», Berria, 2014-12-16