Aitzina!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aitzina!
Sorrera 2013ko azaroaren 2a
Ideologia politikoa Ezker abertzalea, euskaltzaletasuna
http://www.aitzina.eus/

Aitzina! Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen antolakundea da, 2013ko azaroaren 2an sortua. Haren ildo politiko nagusiak abertzaletasuna eta ezker politikoa dira eta bereziki euskara sustatu eta defendatzea baita, gazte erakunde gisa, Euskal Herriko gazteak euskalduntasunera erakartzea ere. Hego Euskal Herriko Ernai gazte erakundearekin batera, hainbat ekimen egin ditu.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzina! erakundeak 2013ko azaroaren 2an aurkeztu zen, Jeiki gazte egunaren baitan. Hil haren amaieran, Euskal Herriko bost gazte antolakundek (Aitzina!, Euskaldun Gazteria, ELB Gazte, Ernai eta Ikasle Abertzaleak) mobilizazio deialdi bateratua egin zuten Maulen. Abenduaren 3an, euskararen eguna antolatu zuten Baionan eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten.

2014ko hasieran, Marengo karrikan (Baiona) gazte erakundearen egoitza ireki zen eta Euskal Herriko Kazeta (EHKZ) kazetaren sorrera babestu zuten. Urte bereko urrian, Aitzina!-ren egoitza miatu eta lagun bat atxilotu zuten, frantses hutsean ziren bide seinaleak kentzea leporatuta. [1] Hurrengo hiletan ere atxiloketak izan, ziren frantsesezko bide seinaleen auzia zela eta. Horren aurka, mobilizazioak antolatu zituen; besteak beste, Euskal Herriaren nortasuna aldarrikatzeko bide seinaleak jarri zituzten Aitzina!-ko gazteek[2].

2017ko urrian, "Jauzi bat Aitzina" dinamika berria aurkeztu zuen antolakundeak. Bertan, urte osoan zehar eramaniko ikerketaren emaitzak aurkezten dira, non Aitzinaren hutsuneak eta etorkizunerako konpromezuak aurreikusten diren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco