Aixita

Koordenatuak: 42°55′46″N 1°49′55″W / 42.92955°N 1.83188°W / 42.92955; -1.83188
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aixita
Datu orokorrak
Garaiera705 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′46″N 1°49′55″W / 42.92955°N 1.83188°W / 42.92955; -1.83188
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaEtxeberri

Aixita Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Biaizpe haitzarteko gailurretako bat, haitzarte horretako Haitz Nagusiaren aldamenean. Mendilerroko mendirik txikienetako bat da, 705 metroko garaierarekin.

Itxuraz, Aizpe toponimoa (Haitz-pe = Haitzen azpian) antzina erabilia izan zen, haitzen azpitik igarotzen den pasabide estua izendatzeko. Batzuek diotenez, Haitzpe eta Ahizpa hitzen arteko antzekotasunak, egungo izenari jatorria eman zion, liburu eta mapetan barra-barra agertzen dena. Dena dela, itxuraz, mendi honen izenik zaharrena, Aixita bera da, Erdi Aroko gaztelu batek jada izan zuen izena; pasabidea, berriz, Aixitarte deitua zen. Izan ere, existitu zen izen horretako errota bat (Axiteko errota).

Edozein kasutan, Larraun ibaiaren albo banatan, bi monolito harritsu handi daude. Eskuineko ertzean dagoena, Ahizpa Nagusia da, eta 705,14 metroko garaiera du, eta, beraz, Larrun ibaiaren ibilguarekiko, 265 metro altxatzen da. Ezkerrekoa Ahizpa Txikia da, eta, bere garaiera 673,48 metrokoa da. Bien arteko garaiera diferentzia, beraz, 30 metro baino zertxobait gehiagokoa da.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeberritik, Asugardiko bidea hartu behar da, larre batean amaitzen dena. Hesi baten ondotik larrearen muga inguruan jarraituz, errekarantz jaisten da, hesia, zurezko pasabide bategatik aldatzeko. Orduan errekari paraleloan doan bide batetik jarraitzen da, dorre metalikoz betea dagoena, eta haizpitarterantz doana. Hona heldu aurretik, ezkerretarantz abiatzen den bidezidor bat begiztatu behar da. Bidezidor hau, zuzenean igotzen da V handiko pitzaduran amaitzen den kanalera. Lurzorua, maldatsua eta soltea da. Pitzaduraren aurretik, lehen zailtasunak hasten dira. Lehen igoera errez batek (II), ezkerretarantz daroa, lehen bateratzea dagoen ezproi harritsu batetara. Hemendik, zuzenean igotzen da lurzoru harritsuago batetik (III), zuhaitz bateraino, non beste bateratze bat dagoen. Eskuinetarantz joan behar da, diedro baten bila, bere oinarrian zuhaitz bat duena. Hau igaro ondoren, lurzoru delikatuz igotzen da, V handiaren bateratzera daroan ertzaren ahotik (II). Toki honetan hilarri bat dago. Orain, ertzetik jarraitzen da, etzandako pitzadura bat igarotzen hasiz, erdialdean duen bloke bati heldurik igarotzen dena, hau, behin betirako, Ahizpa nagusiaren tontorrera igotzeko errenditu aurretik.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]