Akhmat Kadyrov
Itxura
(«Akhmad Kadyrov» orritik birbideratua)
Akhmat Abdulkhamidovitx Kadyrov, errusieraz Ахмат Абдулхамидович Кадыров, (1951ko abuztuaren 23a - 2004ko maiatzaren 9a) Ixkeriako Txetxeniar Errepublikako Mufti burua izan zen 1990ko hamarkadan, Txetxeniako lehen gerratearen ostean. Bigarren gerratea hasi zenean bandoz aldatu zen bere zerbitzuak gobernu errusiarrari eskeiniz, aurrerago Txetxeniar Errepublikako presidente bihurtuko zelarik 2003ko urriaren 5ean.[1]
2004ko maiatzean lehergailu baten eztandan erahila izan zen Groznin, Bigarren Mundu Gerrako garaipen bateko ospakizun desfilean. Bere semea, Ramzan Kadyrov, aitaren miliziak zuzendu zituena, bere oinordekoa bihurtu zen 2007ko marxoan Txetxeniar Errepublikako Presidente bihurtu zelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akhmat Kadyrov |