Aki Kaurismäki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aki Kaurismäki
Aki Kaurismäki.jpg
Bizitza
Izen osoa Aki Olavi Kaurismäki
Jaiotza Orimattila1957ko apirilaren 4a (60 urte)
Herrialdea  Finlandia
Familia
Ezkontidea(k) Paula Oinonen
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Tampere : media studies
Hizkuntzak finlandiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Jean-Pierre Melville
IMDb nm0442454

Aki Olavi Kaurismäki (Orimattila, Finlandia, 1957 -) finlandiar zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema-zuzendari izateaz gainera, aktore, ekoizle eta gidoigile ere bada.

Frantziako Nouvelle vague joeraren mireslea da. Anaia Mikarekin batera, laurogeiko hamarkadan Finlandian egin den zinematografia mundu osoan erakutsi du. Oso film ankerrak eta gogorrak egiten ditu, eta kritika onak jasotzen ditu gehienetan zinema-jaialdietan.

Finlandiaren gainbeherari buruzko hiru filmeko sorta bat egin du: Itzalak paradisuan (1986), Ariel (1988) eta Pospolo-lantegiko neskatila (1990). Komediak ere egin ditu Leningrad cowboys rock taldeko musikariak protagonista direla. Munduko musika-talderik okerrena izan arren, oso umore fina dute, eta horrek Estatu Batuetako musika-giroko ateak ireki dizkie.

Beste film batzuk: Soldatapeko hiltzailea kontratatu dut (1991), Bohemia bizitza (1992), Hodei iragankorrak (1996), Juha (1999), Iraganik gabeko gizona (2002), Argiak ilunabarrean (2006), Le Havre (2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aki Kaurismäki Aldatu lotura Wikidatan