Aktiboen errotazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aktiboen errotazioa enpresa baten aktiboaren erabilerarekin salmentak egiteko duen efizientzia neurtzen duen finantza-ratio bat da.

Mozkin-marjina txikia duten enpresa edo erakundeek errotazio altua izan ohi dute, eta mozkin-marjin altua dutenek berriz, errotazio baxua.

Txikizkako merkataritzan jarduten duten sozietateek, oso errotazio handia izan ohi dute, batez ere prezio lehiakorrak direla eta.

Aktiboen errotazioa kalkulatzeko honako ratio hau erabiltzen da:

  • Salmentak sozietatearen galdu-irabazien salmenta garbiak dira.
  • Bataz besteko aktibo garbia, epigrafiaren hasierako eta amaierako balantzeetako aktibo guztien batazbestekoa da. Hau, epearen hasiera eta bukaeran aktiboak gehituz eta amaierako zenbakia zati bi eginez kalkulatzen da. Hala ere, gorabeherak izan ditzaketen enpresen gain eragin negatiboak sor daitezkeela egiaztatu da. Beraz, sozietate mota horientzat aktiboen errotazioa kalkulatzeko beste metodo bat erabiltzea gomendatzen da.
  • Bestela, bataz besteko aktibo osoak, amaierako aktibo totala zehaztu dezake.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.