Aku wa Sonzai Shinai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aku wa Sonzai Shinai
Jatorria
Argitaratze-data2023
Izenburua悪は存在しない
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ryūsuke Hamaguchi
Gidoigilea(k)Ryūsuke Hamaguchi
Bestelako lanak
MusikagileaEiko Ishibashi (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt28490044 Filmaffinity: 955742 Allocine: 318540 Rottentomatoes: m/evil_does_not_exist Metacritic: movie/evil-does-not-exist Edit the value on Wikidata

Evil Does Not Exist (japonieraz: 悪は存在しない Hepburn: Aku wa Sonzai Shinai?) 2023ko Ryūsuke Hamaguchi japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Takumi Tokiotik gertu dagoen herri batean bizi da, bere alaba gaztearekin, Hanarekin. Basoz inguratutako herria da, oreinentzako bidexka bat eta ur freskodun erreka bat dituena. Takumik herritarrentzako lan txikiak egiten igarotzen du eguna: egurra mozten du, errekatik ura hartzen du bertako jatetxekoek fideoak egos ditzaten, eta, oroitzen denean, alabaren bila joaten da eskolara. Herriko biztanleak lasai bizi dira, hiriko estres eta erritmo geldiezinetik aldenduta.[1]

Gauzak aldatu egingo dira Tokioko enpresa batek herriko lur batzuk erosi ondoren. Enpresaren helburua glamping negozio bat muntatzea da, hiriko turista dirudunek kanpin esperientzia erosotasunez bizi dezaten. Enpresak bilera bat antolatuko du herriko biztanleekin, hitz egiteko, bizilagunen kezkak entzuteko, eta haiei proiektua azaltzeko. Bileran argi geldituko da, ordea, enpresak ez duela inongo intentziorik herritarren iradokizunei kasu egiteko, eta, gainera, proiektuak errekako ura kutsatuko duela.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hitoshi Omika: Takumi[2]
  • Ryo Nishikawa: Hana[2]
  • Ryuji Kosaka: Takahashi[2]
  • Ayaka Shibutani: Mayuzumi[2]
  • Hazuki Kikuchi
  • Hiroyuki Miura

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.