Al-Tagr al-Ala
Itxura
Al-tagr al-Ala (arabieraz: الثغر الأعلى, aṯ-Ṯaḡr al-Aʿlà; euskaraz: Goialdeko Muga edo Marka) Al-Andaluseko ipar-ekialdean zegoen eskualdea izan zen, Ebroko haranean zegoena[1]. Bere mugak grosso modo Hispania Tarraconensis erromatar probintziarenekin bat egiten zuten. Duero eta Tajo ibaien iturburuan, al-Tagr al-Awsat edo Erdialdeko Marka hasten zen[2].
Al-tagr al-Alak luzaroan Qurtubarekiko bere independentzia mantendu zuen, baita Kordobako Kalifa-herrian ere.
Korak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al-Udrik azaldu zuen moduan, Al-tagr al-Ala hainbat koratan banatu zen[3]:
- Barbitaniya, Huescako probintziako Barbastro, Boltaña eta Alquezar hiriak zituena.
- Washka, Huesca hiria eta Bolea gotorlekua zituena.
- Lleida, Mequinenza eta Fraga hiriak zituena.
- Zaragoza, kora nagusiak Zaragozaz gain Zuera, Ricla, Muel, Belchite, Alcañiz eta Calanda zituena. Kaliferria desagertu zenean, Zaragozako taifa bilakatu zen.
- Calatayud, gainera Muruenda eta Daroca zituena.
- Tutila, gainera Tarazona eta Borja zituena.
- Barusa, Molina de Aragón hiriburua zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Turk, Afif. La Marca Superior como vanguardia de Al-Andalus. .
- ↑ Cabañero Subiza, Bernabé. Una comarca prefigurada en época islámica en el ‘amal de Barbitah niyya. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ www.enciclopedia-aragonesa.com. Los musulmanes en Aragón. .