Alaitz Aizpuru
| Alaitz Aizpuru | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1983 (42/43 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa |
| Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Alaitz Aizpuru Joaristi (Azpeitia, 1983 - ) euskal filosofoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta Joxe Azurmendiren[1] eta Txillardegiren[2][3] ekarpena eta gerraosteko euskal abertzaletasuna ikertu ditu batez ere[4]. Hainbat ikastaro eman ditu UEUn eta, beste egile batzuekin batera, Euskal Herriko pentsamenduaren gida (2012, UEU) eta Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak (2014, UEU) liburuak argitaratu ditu[5]. Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean (2016, HEA) saioa ere landu zuen.[6]
Txillardegiren gaikako antologia baterako testu hautaketaz ere arduratu zen: Euskara batua, Nazio auzia eta Hizkuntzaren filosofia (2019, Jakin/EHU). Era berean, Txillardegi edo Simone de Beauvoirren pentsamenduari buruzko bideoen eduki arduraduna ere izan zen Ikusgela proiektuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Alaitz Aizpuru eta Haritz Garmendia, Joxe Azurmendiren pentsamenduari buruzko kongresuan -» uztarria.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
- ↑ «Txillardegi gogoan - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
- ↑ «Txillardegi, postmodernitatea eta postkolonialismoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
- ↑ «Alaitz Aizpuru Joaristi - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
- ↑ «Alaitz Aizpuru Joaristi» www.ueu.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
- ↑ Aizpuru, Alaitz (2016): Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean, HEA.