Alan Kurdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alan Kurdi

Bizitza
JaiotzaAyn al-Arab2012ko maiatzaren 4a
Herrialdea Siria
HeriotzaHalikarnaso2015eko irailaren 2a (3 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Jarduerak

Alan Kurdi (kurdueraz: Alan Kurdî), hasieran Aylan Kurdi bezela ezagutua (20122015eko irailaren 2a),[1][2] kurdu jatorriko hiru urteko mutil Siriarra izan zen.[3] Irailaren 2an Turkiako Mediterraneoko hondartza batean itotako bere hilotzaren argazkia mundu mailan ezaguna bihurtu zuen. Bere familia, Siriako Gerra Zibiletik ihesi zihoala, Canadara heldu nahi zuen. Guzti hau Europako Errefuxiatuen Krisiaren barnean gertatutako atal latza izan zen.

Argazkia turkiar kazetari batek atera zuen eta abiadura azkarrean mundu mailan hartu zuen oihartzuna.[4] Kurdiren familia Canadara heldu nahi zuen. Honen ondorioz, berak jazan zuen istripuak Canadako hauteskundeetan eragina izan zuen .

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alan Kurdik Kobanetik ihes egin zuen gurasoekin eta anaiarekin. Siriako Kurdistan eskualdea utzita Turkian ezarri ziren aldi batez. Hor jaso zuen familiak Kurdi izena, jatorri etnikoaren erreferentzia gisa. Turkiatik Greziarako zeharkaldian, baina, haien plastikozko ontzi txikia hondoratu egin zen, eta aita ez beste familia kideak ito egin ziren.

Alan 3 urteko umea hil zenean errefuxiatuen krisiak astindua zuen Europa: Mediterraneoa hilerri erraldoi bihurtuta, Grezia eta Italia errefuxiatuei harrera egiteko azpiegitura nahikorik gabe, eta Balkanetako bidean barna milaka pertsona baldintza kaskarretan aurrera egin nahian. Europar Batasunak erakutsia zuen ordurako asilo eskubidea bermatzeko borondate falta.[5]

Aurretik ere argitaratu izan ziren hildako haur errefuxiatuen irudiak. Baita ondoren ere. Baina, fenomeno mediatiko bihurtuta, nazioarteko egunkari handienek azalean argitaratu zuten Alan Kurdiren argazkia . Giza eskubideen aldeko hamaika erakunderen eta milaka ekintzaileren salaketek eta ahaleginek lortu ez zutena ordu batzutan egin zuen irudi hark: Europako herritarren kontzientziak iratzartzea.

Errefuxiatuen tragedia bete-betean sartu zuen irudiak herrialde aberastuen etxeetan, eta elkartasun uholdea piztu zuen. Iraileko lehen egunetan nabarmen igo ziren migratzaileekin eta iheslariekin lan egiten duten erakundeei egindako ekarpenak.

Gizartearen haserrearekin batera, ordura arte hotz agertutako agintariek erreakzionatu zuten. «Hunkitu» egin zuen irudiak David Cameron orduko Erresuma Batuko lehen ministroa. Boto-emaileen zigorraren beldur edo, iheslarien dramari heltzeko neurriak iragarri zituzten; Alemaniak Hungarian harrapatuta zeuden errefuxiatuak hartzea onartu zuen, eta Erresuma Batuak agindu zuen 2020ra arte urtean 4.000 iheslari hartuko zituela —Greziara egunean pertsona gehiago iristen ziren orduan—.

Alanen heriotzaren ondorengo egunetakoa da Europako Batzordeak proposatutako kuota sistemarena ere. Italiako eta Greziako 120.000 iheslari batasuneko herrialdeen artean kuota bidez banatzeko sistema eratu zuten. Urtebetera, emaitza oso eskasa izan zen; 5.142 pertsona besterik ez zuten banatu.

Izan ere, fenomeno mediatiko oro bezala, Alanen gorpuaren irudiak indarra galdu zuen denboraren joanarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]