Edukira joan

Alangeko bainuetxea

Koordenatuak: 38°47′04″N 6°14′37″W / 38.78444°N 6.24361°W / 38.78444; -6.24361
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alangeko bainuetxea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Méridako arkeologia multzoa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaBadajozko probintzia
UdalerriaAlange
Koordenatuak38°47′04″N 6°14′37″W / 38.78444°N 6.24361°W / 38.78444; -6.24361
Map
Arkitektura
Azalera0,2977 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia664-022
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000396
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Alangeko bainuetxea Badajozeko Alange herrian, Méridatik 18 kilometrotara, dauden ur termalen bainuetxe historikoa da. Bainuetxe-gunean, termekin batera, hotelak eta beste instalazioak daude. Ur-iturri hauen erabilera Antzinako Erroma aurrekoa bada, erromatarrak izan ziren lehenengo gune eraiki zutenak.

Erromatarrak heldu aurretik ur horien erabilera osasuna hobetzeko ezaguna zen. Erromatarrek III. mendean termal-gune txiki bat eraiki zuten. Emerita Augustarekin lotuta, inguruko osasun eta solasaldi gunea bihurtu zen. Osasuna berreskuratzeagatik jarritako botozko oroigarriak ezagutzen dira. Hori da, esaterako, Varinia Serenaren historia. Neska patrizio gazteak haurrak izateko arazoren bat zuen eta, antza, ur termalei esker sendatu zen; haren aitak, Licinius Serenianus Clarissimus, Junori eskainitako botozko aldaretxo bat jartzea agindu zuen. Horrek zera adierazten du: iturburu hauek jainkosari eskainita zeuden, azken buruan, emankortasunaren eta familiaren jainkosa bera baitzen.

Erroma garaiko eraikina laukizuzena da eta kamara zirkular berdinak zituen, bakoitza sexu baterako. Bertara igotzeko harrizko eskailera egin zuten, bestetik. Kameren erdian bainu biribilak zeuden. Kamera horien sabaiak bi ganga esferaerdikoek ixten zuten. Ganga erdian argizuloak zeuden. Erromatarrek ere ostatuak eta nekropoli bat eraiki zituzten.

Musulmanen garaian inguruko toponimoa aldatu zen, Alanghe, hau da, «Alaren Ura». Ondoren, bainuak utziak izan ziren. XVIII. mende amaieran berreskuratzeko lanei ekin zieten. XIX. mendean egungo eraikina altxatu zen. 1930ean Monumentu Nazionala izendatu zuten eta 1985ean Espainiar Ondare Historikoa. XX. mendeko amaieran instalazioak berritu ziren eta hotel berri bat ireki zen.

Uren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriaren urak sakontasune handian sortzen dira eta igotzeko prozesuan aberastu egiten dira: alfa energia (radon 222 eta 226) eta mineralak: litio, karbonatoak eta sodio, magnesio eta kaltzio bikarbonatoak.

Ezaugarriak
Eroankortasuna (mS/zm) 152,0
Temperatura (°C) 28,0
Bikarbonatoak (mg/l) 39,6
Kloruroak (mg/l) 35,6
Sulfatoak (mg/l) 48,3
Potasio (mg/l) 6,8
Kaltzio (mg/l) 9,2
Fluor 0,1
Litio (mg/l) 0,07
Sodio (mg/l) 22,1
Magnesio (mg/l) 5,4
Nitratoak (mg/l) 18,6
Silize (mg/l) 33,5

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alangeko bainuetxea