Edukira joan

Alba Etxeko Ama Birjina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alba Etxeko Ama Birjina
Jatorria
Sortzailea(k)Rafael
Sorrera-urtea1511
IzenburuaThe Alba Madonna
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, panel (en) Itzuli eta transferred on canvas (en) Itzuli
Dimentsioak94,5 (diametro) × 98 (altuera) × 98 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73B831
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala, Andrew W. Mellon collection (en) Itzuli eta Hermitage museoa
Inbentarioa1937.1.24
JabeaW.G. Coesvelt (en) Itzuli
Argumentu nagusiaMadonna and Child (en) Itzuli
Lanaren zehaztasuna.

Albako Etxeko Ama Birjina (italieraz: Madonna d'Alba) Rafael Sanzio artista errenazentista italiarrak 1511n egindako margolana da. Taula gaineko olio-pintura da, XIX. mendean mihisera transferitu zena. Irudia biribila da eta 98 zentimetroko diametrokoa du. Ameriketako Estatu Batuetako Washingtongo Arte Galeria Nazionalean gordetzen da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Birjina hau Paolo Giovioren enkargu bat izan zen, Nocera dei Paganiko Olivetanoen elizara bidaltzeko asmoa zuena. 1686an Gaspar de Haro y Fernández de Cordobak, Carpioko VII. markesak, Napoliko erregeorde zelarik, margolana erosi zuen. Oinordetzaz, XVIII. mendean pintura Albako Etxe espainiarrarena izan zen; horregatik darama haren izena. 1802an, María Teresa de Silva, XIII. Albako dukesa hil ondoren, margolana Edmund Bourke enbaxadore daniarrari saldu zitzaion eta Erresuma Batuko eta Frantziako bildumetatik igaro zen. 1836an Nikolas I.a Errusiakoak erosi zuen eta San Petersburgoko Hermitage Museo Inperialaren elementu nagusietariko bat bihurtu zuen. Mende bat geroago, gobernu sobietarrak ezkutuan 1.166 400 dolarreko zifra errekorrean saldu zion Andrew W. Melloni. Mellonek Washingtongo D. C. Arte Galeria Nazionalari eman zion bere bildumaren gainerako bildumarekin batera. Gaur egun bertan ikus daiteke.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Birjina, Jesus Haurra eta Joan Bataiatzailea irudikatzen ditu. Atzean italiar paisaia tipikoa ikus daiteke. San Joan Bautistak Jesusengana doan gurutze bati eusten dio, eta haurra heltzen ari da. Hiru pertsonaiak gurutzeari begira daude. Hirurak diseinu zirkularraren ezkerraldean bilduta daude, baina Ama Birjinaren beso luzatuak eta bere geruza flotagarriak irudia orekatzen dute. Michelangeloren Tondo Doni lanaren eraginak ikus daitezke, adibidez, Ama Birjinaren irudiaren ikuskera indartsuan, eta oihalen tratamenduan nolabaiteko gogortasunean. Hala ere, aurpegiek eta, batez ere, haurren irudiek Rafaelen artearen gozotasun tipikoa erakusten dute.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]