Alberto Cortez
Alberto Cortez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Alberto García Gallo |
Jaiotza | Rancul Department (en) , 1940ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Móstoles, 2019ko apirilaren 4a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa gitarra |
Diskoetxea | Philips Hispavox PolyGram (mul) EMI Warner Music Group |
albertocortez.com | |
José Alberto García Gallo, Alberto Cortez bezala ezaguna, (Rancul, La Pampako probintzia, 1940ko martxoaren 11-Móstoles, Madril, España, 2019ko apirilaren 4), [1] abeslari, kantautore eta idazle panpatarra izan zen. Bere musika-ibilbide nagusia Espainian egin zuen. 79 urtekin hil zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alberto Cortez, "Gauza txikien kantautore handia" bezala ezaguna, Argentinako Pampan jaio zen.[2] Sei urtekin pianoa jotzen hasi zen eta hamabiekin lehenengo abestia egin zuen, "Un cigarrillo, la lluvia y tú". 17 urte zituelarik, ikasten ari zen bitartean, Arizona izeneko orkestra batean hasi zen abeslari moduan. Hogei urte zituenean, soldaduskara ez joateko eta Europara joateko Argentine International Ballet Show ekimenean apuntatu zen. Espektakulu berean Waldo de los Ríos musikagilea zegoen. Baina show horren enpresaria, taldea Belgikan zegoenean, desagertu zen. García Gallo orduan Belgikan izena zuen abeslari peruar baten identitatea hartu zuen, Alberto Cortez (jaiotzez Darío Alberto Cortez Olaya) eta errepertorio bera erabili zuen: boleroak eta chachachak. 1964an Renée Govaert-ekin ezkondu zen. Urte berean Alberto Cortez peruarrari Madrilen disko bat grabatzeko aukera eskaini zioten; baina grabazioan argentiarra aurkeztu zen; horrela bere lehenengo arrakasta izan zen diskoa grabatu zuen: Mr. Sucu Sucu (1963).
Alberto Cortez peruarrak (Alberto Cortez "El Original") argentinarra salatu zuen eta Belgikako epaitegietan arrazoia eman zioten, izen hori berarena zela, alegia. 1966an argentinarra Bartzelonan atxilotu zuten baina Hispavox disketzea fidantza ordaindu zion eta kalera atera zen. Polemika urtetan luzatu zen, baina argentiarra arazoak saihestu zituen. Hau guztia peruarrak liburu batean argitu zuen: Yo sí soy Alberto Cortez. Argentinarrak gaiaz ez zuen hitz egin nahi.
Argentinarra hasierako estilotik kantautore estilora garatu zen eta arrakasta handiko abestiak sortu zituen: "El abuelo", "En un rincón del alma", "Cuando un amigo se va", Te llegará una rosa, Castillos en el aire, "A partir de mañana", "El callejero". Milioi diska saldu zituen eta sari ugari jaso zituen, Grammy saria (2007) eta Espainiako Memito Artistikoaren Urrezko Domina tartean. Abeslari askorekin kolaboratu zuen (María Dolores Pradera, Mercedes Sosa, Estela Raval, Mike Ribas) baina batez ere Facundo Cabralekin; honekin bi espektakulu prestatu zituen: Lo Cortez no quita lo Cabral eta Cortezías y Cabralidades.
Azken urtetan, nahiz eta osasun txarra izan, kontzertuak egiten jarraitu zuen. 2019an, Móstolesen, Madrilen hil zen.[3]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortezek, 1960. hamarkadatik, berrogei album edo disko luzea baino gehiago plazaratu zituen. Hauek dira:[4]
- Welcome to the Latin Club (1961)
- Mr. Sucu Sucu (1963)
- Poemas y canciones, Vol. 1 (1967)
- Alberto Cortez canta a Atahualpa Yupanqui (1968)
- Poemas y canciones, Vol. 2 (1968)
- Alberto Cortez. El compositor... el cantante (1969)
- Distancia (1970)
- No soy de aquí (1971)
- Equipaje (1972)
- Ni poco... ni demasiado (1973)
- Como el ave solitaria (1974)
- A mis amigos (1975)
- Soy un charlatán de feria (1976)
- Pensares y sentires (1977)
- En vivo desde Madrid (1978)
- Lo mejor de Alberto Cortez (1979)
- A partir de mañana (1979)
- Castillos en el aire (1980)
- Como el primer día (1983)
- Gardel...como yo te siento (1984)
- En vivo (1985)
- Entre líneas (1985)
- Sueños y quimeras (1986)
- Como la marea (1987)
- Alma fuerte (1989)
- Coincidencias (1990)
- Si vieras qué fácil (1991)
- Aromas (1993)
- Lo Cortez no quita lo Cabral, Vol. 1 (1994)
- Lo Cortez no quita lo Cabral, Vol. 2 (1995)
- A todo corazón (Hispanoamerikako bertsioa) (1996)
- Testimonio (1997)
- Cortezías y cabralidades (1998)
- Cortezías y cabralidades Vol. II (1998)
- Fe (1998)
- Marcha mundial (1998)
- Cortez al desnudo (1998)
- A todo corazón (Espainiako bertsioa) (1999)
- Alberto Cortez a voces (2000) Quinteto Santa Fe taldearekin
- En un rincón del alma (2001)
- Estela Raval & Alberto Cortez Tour 2002 en vivo (2002)
- Después del amor (2003)
- Alberto Cortez sinfónico (2004)
- Identidad (2005)
- Tener en cuenta (2011)
- Sólo para coleccionistas (2013)
Taldeko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Todas las voces todas (1996)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Equipaje (1977)
- Soy un ser humano (1985)
- Almacén de almas (1993)
- Por los cuatro costados (2007)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los éxitos del amor (1979)
- Ritmo a todo color (1980)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Alberto Cortez webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz): Diskografia Discogs webgunean.