Alberto Pedro Torriente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alberto Pedro Torriente
Alberto Pedro Torriente.PNG
Bizitza
Jaiotza Habana1954ko irailaren 29a
Herrialdea  Kuba
Heriotza 2005eko ekainaren 5a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea eta aktorea

Alberto Pedro Torriente (Habana, Kuba, 1954 - 2005) kubatar antzerki-idazle, antzezle eta olerkaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Teatromío antzerki-taldea sortu zuen Miriam Lezcanorekin batera, eta talde harekin prestatu zituen bere antzerki-lan gehienak. Bere lanetan Kubako aberriaren erroetan eta hurbileko errealitatean oinarritzen zen, eta giza jokabidearen ikuspegi kritikoa eskaintzen zuen, Kubako errealitate aldakorraren islaren bidez.

Bere obretako pertsonaiak oso errealak dira, errealismo handiko lanak idatzi ohi zituen, baina, hala ere, nolabaiteko umorea ere nabarmentzen da, eta horrek ikuslearekiko hurbiltasuna eta sinesgarritasuna ematen die haren antzerkiei.

Aipagarriak dira, azkenaldiko testuen artean, Week-end en Bahía (1986, Week-end-a Bahian); Desamparado (1988, Babesgabe); Pasión Malinche (1991, Pasio Malintxea); Mestiza (1992, Mestizoa); Manteca (1993, Gantza); eta Delirio habanero (1995, Lilura habanarra).

Alberto Pedrok hainbat sari irabazi zituen, eta antzerkian ez ezik, zineman ere lan egin zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]