Alberto Pelairea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alberto Pelairea
Bizitza
Izen osoa Alberto Pelairea Garbaio
Jaiotza Bilbo1878ko maiatzaren 16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Fitero1939ko apirilaren 17a (60 urte)
Jarduerak
Jarduerak poeta eta antzerkigilea

Alberto Pelairea Garbaio (Bilbo, Bizkaia, 1878ko maiatzaren 16a - Fitero, Nafarroa, 1939ko apirilaren 17a[1]) nafar olerkari eta antzerkigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio bazen ere, Tuteran jarri zen bizitzen familiarekin batera 12 urte zituenean. Diario de Navarra eta Heraldo de Aragón egunkarietan eman zituen argitara poesia gehienak. 1918. urtean Navarra poesia saritu zioten.

Antzerkigintzari dagokionez aipagarriak dira Coros de Tudela (bakarrizketa, 1903), Fuga de presos (zarzuela, 1905), Nobleza errante (zarzuela, 1905), Doña Fermina (1915), La cruz de atalaya (1918), La boda del Volatín (1921), La hija del santero (1924), San Miguel de Aralar (1925), La tarde de Cristo (1925), El último milagro (1930) eta Gloria difícil (1937) obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]