S64 Torpedo itsasontzia hondoratuta 7 minaketari suntsituta 9 itsasontzi auxiliarrak hondoratuta 5 hegazkin 210 hildako eta 201 zauritu
"Slava" Pre-Dreadnought-a hondoratuta "Grom" Destruktorea hondoratuta HMS C32 itsaspekoa hondoratuta Hildako eta zauritu zenbaki ezezaguna 20.130 gerra-preso 40 hegazkin
Albion OperazioaLehen Mundu Gerrako alemaniarren aireko, lurreko eta itsasoko errusiar indarren aurkako operazio bat izan zen, 1917ko urrian, Moonsund Uhartedia okupatzeko helburua zuena. Hiru uharteak Errusiar Inperioaren parte ziren, eta Baltikoko erdialdeko eta iparraldeko itsasoa estrategikoki menderatzen zuten. Are gehiago, Errusiako hiriburuan gertatzen ari ziren mugimendu iraultzaileen ondorioz, alemaniarrek irlak hartzekotan Petrogrado mehatxatzeko aukera izango zutela uste zuten, Errusiako Errepublikaren gobernuaren ahulezia aprobetxatu nahian.[1]
Alemaniarrak Oskar von Hutier jeneralaren aginpean zeuden, aurreko hilabetean Rigako setioa irabazi zuen jeneral garailea. Lehorreko kanpaina Tagalaht badian (Taggaalemanez) gertatutako alemanen lehorreratzeekin hasi zen, Saaremaa uhartean (Ösel), urriaren 12an.[2] Aurretik minak garbitzeko itsas operazio zabalak garatu eta itsasertzeko artilleriako bateriak hondoratu zituzten. Indar alemaniarrek uhartea urriaren 16rako ziurtatu zuten, eta Errusiako armadak urriaren 20an Muhu irla (Moon) ebakuatu zuen. Hiiumaa (Dagö) irla 18an erori zen, porrotean amaitu ziren bi saiakeren ostean.[3]
Von Hutierrek Pour le Mérite domina jaso zuen garaipenagatik. Errusiarren partetik, uharteak galtzearekin batera errusiar ipar frontearen hegala mehatxatuta ikusi zuten, haren hornikuntza itsasoz etetea posiblea izango zela sinetsi baitzuten. Armadaren atzekaldean lehorreratze baten mehatxuak arazo larriak ekarri zizkion Revalen zegoen itsas baseari, Finlandiako golkoaren, baita Petrogradoren defentsari. Hala ere, tropa eta ontzi alemaniarrak Mendebaldeko Frontera eta Ipar Itsasora erretiratzen ari zirela ikusi zenean, egoera zertxobait baretu zen. Hala ere, argi zegoen indar errusiarrak egoera larrian zeudela, eta egoera are gehiago hondatuz gero, erabat desegiteko arrisku errealista zegoela. Handik egun batzuetara, Errusiak armistizio negoziazioak hasi zituen Alemaniarekin, eta handik gutxira boltxebikeek Kerenskiren gobernua kaleratu zuten, gerra zibila piztuz.[4]