Alcion
Itxura
Alcion D-8 | |
---|---|
![]() | |
Ontziola: | Ondarroa |
Mota: | Lurrunontzi |
Uretaratze data: | 1932 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 86 t. tona |
Luzera: | 23 m |
Zabalera: | 5,30 m |
Sakonera: | 3,20 m |
Abiadura: | 8,5 korapilo |
Eskifaia: | 8-13 marinel |
Alcion lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Javier Artzelus Irizarrena donostiarrarena. Alqueen bikia izan zen. Ondarroan eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-8 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren La Pallicera (1937/8/25), azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).