Aldundiaren jauregia (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′14″N 2°04′25″W / 43.137245°N 2.073567°W / 43.137245; -2.073567
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldundiaren jauregia
Antonio Maria Labaien Kultur Etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Aldundiaren jauregiaren eraikina.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′14″N 2°04′25″W / 43.137245°N 2.073567°W / 43.137245; -2.073567
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloaneoklasizismoa
erromantizismoa
Ondarea
EJren ondarea5

Aldundiaren jauregia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikin bat da. Gaur egun Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena du, Antonio Maria Labaien (1898-1994) idazlea, euskaltzaina eta politikari abertzalea eta Tolosa alkatea zenaren omenez.


Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Alde Zaharraren sarreran dago, Triangulo plazan, eta Gaztelako atearen alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean eraikia dago. 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen, hain zuzen ere, Tolosa Gipuzkoako hiriburua izan den aldian. 1980ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxe balioanitza izateko. Gaur egun bertan Antonio Maria labaien Kultur Etxea dago, bai eta Tolosako Udalaren hainbat saila ere.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angeluzuzen luzatuko itxura duen planta du eraikin honek. Garai bateko harresiaren lerroari jarraituz eraikirik dago, eta, beraz, bere fatxada Tolosko Alde Zaharreko kaleekin perpeendikularra da. Estilo neoklasiko isabeldarrean eraikita dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]