Gaztelako atea (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′14″N 2°04′24″W / 43.13713°N 2.073302°W / 43.13713; -2.073302
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelako atea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′14″N 2°04′24″W / 43.13713°N 2.073302°W / 43.13713; -2.073302
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
arkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea22

Gaztelako atea (XVIII. mendea). Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen sarrera-arkua da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Alde Zaharrean dago, Aldundiaren jauregia, Triangelu plaza eta Zerkausiaren artean kokatua dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrizko arku handia da. Erdi Aroan Tolosako harresian Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean dago kokatuta. Neoklasiko estilokoa da eta kuxin formako hesi bikoitza du. Eskolapioen ikastetxea desagertu zenean, arkua bakartuta geratu zen.

[1]XIII. mendearen erdialdera, 1256an, Alfonso X.a jakitunak Tolosa eraiki zuen, Ordizia eta Segurarekin batera, barnealdeko hiru babesleku, Gaztelak Nafarroako Erresumarekin zuen mugan zehar.

Hiri gutunak, hiribilduaren estatus juridikoa zehazten duenak, hiribildua jendeztatzeko berme, pribilegio eta salbuespen batzuk eman zituen.

Herrigunea Kale Nagusiaren eta Andre Maria plazaren inguruan egituratu zen, arrazoi estrategikoak zirela-eta, Nafarroarako igarobidea handik igarotzen baitzen. Era berean, harresiak eraiki ziren, eta Oria ibaiak eta haren adar batek eratutako uharte baten gainean eraikitako esparru modura itxuratuta gelditu zen hiribildua. Aurrerago, zabaldu egin zen gotorlekua, Korreo kalearen eta Gaztelako atearen lotune aldera.

1503an, Tolosa sute handi batek suntsitu zuen, eta, harrezkero hiria harriz berreraikitzeari ekin zioten. 

Gaur egun, antzinako burguko luzetarako bere sei kaleen trazatua ikus daiteke, baita zeharkako beste kale txikiago batzuena ere, eta Gaztelako atea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Historia - Tolosaldea Turismo. (Noiz kontsultatua: 2017-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]