Alexander Zuev (saskibaloi jokalaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Zuev (saskibaloi jokalaria)
Bizitza
JaiotzaBerezniki (en) Itzuli1996ko urriaren 4a (27 urte)
Herrialdea Errusia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria

Alexander Lvovitx Zuev, errusieraz Александр Львович Зуев (Berezniki, Errusia, 1996ko urriaren 4a) Errusiako 3x3 selekzioko saskibaloi jokalari errusiarra da[1]-

1996an jaio zen Bereznikin. Batxilergoko ikasketetan hasi zen saskibaloi atalean. Hamabi urte zituela, Perm-era joan zen, non "Olimpiets" klubean jokatu zuen, eta, haiekin, bi aldiz irabazi zuen Errusiako txapelketako zilarrezko domina.

2012an, "Khimki" klubeko gazte taldera gonbidatu zuten; taldearekin egindako lehen denboraldian, txapelketa nazionala irabazi zuen, eta, Europako Gazteen Saskibaloi Ligan, bigarren postua lortu zuen. Zuevek denboraldi hobea egingo zuen Khimkirekin: Youth Basketball Leagueko (Gazteen liga) eta Europako Youth Basketball Leagueko (U20) urrezko sariak jasoko zituen.

Saskibaloia eta 3x3 saskibaloia uztartu zituen, eta, bere ibilbideko une batean, azken honen aldeko apustua egin zuen. Gero, "Gagarin" klubera joan zen, eta Errusiako Kopako bi aldiz irabazle, eta 2020ko Errusiako txapelduna izan zen. Handik lasterrera, 3x3 saskibaloi selekzio nazionaleko zerrenda nagusian tokia irabazi zuen.

Errusiako Olinpiar Batzordea (ROC) ordezkatu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[2][3]. Kontuan izan NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du ROC taldearekin, Letoniakoaren atzetik (urrezkoa) eta Serbiakoaren aurretik]] (brontzezkoa) sailkatuko dira. Hauek osatuko dute ROC taldea: Ilia Karpenkov, Kirill Pisklov, Stanislav Xarov eta Alexander Zuev-ek[4][5].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Saskibaloia
3x3 gizonezkoa[6].

Ulyana Mueller hockey jokalariarekin ezkonduta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «FIBA profile» play.fiba3x3.com.
  2. «Team Roster Russia» olympics.com.
  3. "ZUEV Alexander". olympics.com. 2021-07-25ean begiratua
  4. «Alexander Zuev» olympedia.org 2021-12-28an begiratua(Ingelesez)
  5. «Alexander Zuev» Olympics.com 2021-12-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  6. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]