Alexandra Grey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandra Grey

Bizitza
JaiotzaChicago1991ko urtarrilaren 4a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Northridge (en) Itzuli
Crete-Monee High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm4889845 Allmovie: p927275
Twitter: 1alexandragrey Instagram: alexandragreyofficial Edit the value on Wikidata

Alexandra Elisha Grey (Chicago, Illinois, 1991ko urtarrilaren 1a) estatubatuar aktore eta abeslaria da. Transparent telesailean Elizah Parks izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagon jaioa, harrera-familia batean hazi zen.[1][2] Grey emakume transgeneroa da. Behin elkarrizketa batean esan zuen bazekiela 4 urte zituenetik emakumea izan nahi zuela, baina ez zekiela nola esan harrerako familiari, zeren eta haren hitzetan: "afro-amerikar komunitatean ezin zen horren inguruan hitz egin".[2]

Unibertsitate eskolan graduatu eta gero, Greyk harrerako gurasoei homosexuala zela esan zien eta hauek haren sexualitatea onartzeko iheskor agertu ziren.[2] Hala ere, transgeneroa zela esan zienean, harrerako gurasoek Grey etxetik kanporatu zuten.[2] Chicagotik Los Angelesera joan zen bizitzera eta LGBT etxerik gabeko pertsonentzako aterpe batean bizi izan zen, bizilekua aurkitzeko nahikoa dirua aurreztu zuen arte. Northridgeko Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean antzerkia ikasi zuen.

Los Angelesera joan zen bizitzera abeslari edo aktore bizimodua ateratzeko asmoz. 2016an, Transparent telesailaren 3. denboraldian Elizah Parks pertsonaiarena egin zuen. Telesailaren 3. denboraldiak komediazko telesail onenaren GLAAD Media Award saria irabazi zuen eta 2017ko Primetime Emmy sarietarako zazpi izendapen lortu zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2011 K-11 Xandra Kayden
2012 I Do Unibertsitateko ikaslea
2013 Baggage Claim Kiele
2015 The Fix Alexis
2015 Between The Miles Dana Fields
2015 Straight Outta Compton Berri-emailea Ez da kredituetan ageri
2016 This Holiday Erica Nash

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburu Rola Oharrak
2011 Jess Like Me Lisa Knight 22 atalatan (pertsonaia nagusia)
2012 DTLA Eva Atala: "Pilot"
2015 Glee Erica Atala: "Transitioning"
Chasing Life Kenya Martin Atala "As Long as We Both Shall Live"
2016 Transparent Elizah Parks Atala: "Elizah"
Code Black Beth Atala: "Life and Limb"
Chicago Med Denise Lockwood Atala: "Natural History"
Drunk History Marsha P. Johnson Atala: "Bar Fights"
2017 When We Rise Seville 2 atalatan
Doubt Delilah Johnson Atala: "Faith"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) AfterBuzz TV. (2017-01-16). Alexandra Grey: Celebrity Impressions and Seeing More Diverse Women on TV. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  2. a b c d (Ingelesez) Wilson Hunt, Stacey. (2016-09). «TV Is Breaking Into Us» New York: Vulture (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).