Alexandra Gripenberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandra Gripenberg
Alexandra Gripenberg (cropped).png
Finlandiako parlamentaria

1907-05-22 - 1909-05-31
Barrutia: Finland Proper (electoral district) Itzuli
Hautaketa: 1907 Finnish parliamentary election Itzuli, 1908 Finnish parliamentary election Itzuli
Bizitza
Jaiotza Kurkijoki Itzuli1857ko abuztuaren  30a
Herrialdea Finlandiako Dukerri Handia
Heriotza Helsinki1913ko abenduaren  24a (56 urte)
Hobiratze lekua Hietaniemi hilerria
Familia
Aita Johan Ulrik Sebastian Gripenberg
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak finlandiera
suediera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, public figurea Itzuli eta idazlea
Lantokia(k) Helsinki
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Finnish Party Itzuli

Alexandra van Gripenberg, Alexandra Grippenberg bezala ere ezaguna (1857ko abuztuaren 30a, Kurkijoki, Finlandia; 1913ko abenduaren 24a), Finlandiako gizarte aktibista, egile, editore, egunkari argitaratzailea eta politikaria izan zen. Era berean, XX. Mendearen hasieran Finlandian emakumeen eskubideen aldeko mugimenduaren ahots ezagunenetako bat izan zen[1]. Fennoman izenez ere ezaguna zen.

Suomen Naisyhdistys (Finlandiako Emakumeen Elkartea) Finlandiako lehen emakumeen eskubideen aldeko elkarte ofiziala sortu zuen Helsinkin 1884an. 1887-1888 bitartean, Ingalaterran eta Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen, herrialde horietako emakumeen mugimenduen jardueraren inguruan ikasteko. Birak A Half Year in New World (1889) liburua idazteko inspiratu zuen. 1893tik 1899ra Emakumeen Nazioarteko Kontseiluaren diruzaina izan zen.

Finlandian 1906an emakumeen sufragioa onartu zenean, Gripenberg hauteskunde horietan hautatu zituzten 10 emakume kontserbadoreetako bat izan zen, Alderdi Sozialdemokratikoko beste bederatzi emakumeekin batera. Honela, Finlandiako Parlamentuko lehen emakumezkoetako bat bihurtu zen. Finlandiako Alderdi Kontserbadorearen barnean izan zen hautatua. Honek arazo batzuk sortu izan zizkion, bera suediar hiztuna baitzen eta alderdiaren hizkuntza finlandiarra zelako orokorrean, Finlandiako landa eremuan babes asko zutelarik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jallinoja, Riita. "emakumezko askatasun mugimnedua Finlandian," Historia eskandinaviar aldizkaria 5 (1980): 36-49.
  • Korppi-Tommola, Aura. "Elkarrekin borrokatuz askatasunaren alde:Nazionalismoa, Sozialismoa, Feminismoa, eta emakumeen sufragioa Finlandian 1906an." Historia eskandinaviar aldizkaria 15 (1990): 181-91.
  • Moring, Anna, ed. Generoaren politika: Emakumeen sufragio mende bat Finlandian. Helsinki: Otava, 2006.
  • Rappaport, Helen. "Alexandra van Gripenberg." In Emakume Erreformarien Entziklopedia, Helen Rappaport editatua. Santa Barbara: ABC-CLIO, 2001, 723-724.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]