Alexandros Zaimis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandros Zaimis
Alexandros Zaimis 02.jpg
Coat of arms of Greece (military).svg
Greziako presidente

1929 - 1935
Pavlos Kountouriotis - Georgios Kondylis (en) Itzuli
Barrutia: Kalavryta (en) Itzuli
28. Greziako lehen ministro

1926ko abenduaren 4a - 1928ko uztailaren 4a
Georgios Kondylis (en) Itzuli - Eleuterios Venizelos
Minister of Justice of Greece (en) Itzuli


Greek Minister of the Interior (en) Itzuli


Speaker of the Hellenic Parliament (en) Itzuli


Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa


Logo of the Hellenic Parliament.png
Heleniar Parlamentuko kidea


Barrutia: Kalavrita constituency (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPatras eta Atenas1855eko azaroaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Grezia
HeriotzaViena1936ko irailaren 15a (80 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Familia
AitaThrasyvoulos Zaimis
AmaEliza Moruzi
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, abokatua eta bankaria
KidetzaHellenic Olympic Committee (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNationalist Party (en) Itzuli

Alexandros Zaimis (grezieraz: Αλέξανδρος Ζαΐμης; Atenas, 1855eko azaroaren 9a - Viena, 1936ko irailaren 15a) greziar politikaria izan zen. Bigarren Errepublika Helenikoko hirugarren eta azken presidentea izan zen.

Bere arbasoak Greziaren independentziaren alde borrokatu ziren, eta aita eta aitona Greziako lehen ministroak izan ziren. Zuzenbidea ikasi zuen Atenasko Unibertsitatean eta Heidelbergeko Unibertsitatean.

1885ean Parlamentuan sartu zen eta Barne eta Justizia ministroa izan zen. Legebiltzarreko lehendakari ere izan zen eta 1897an lehen aldiz lehen ministro izendatu zuten. 1906an Kretako Goi Komisario izendatu zuten eta uhartea zuzendu zuen 1907an Grezian sartu zen arte.

Sei aldiz gehiago ere hautatu zuten lehen ministro (1897-99, 1901-02, 1915, 1916, 1917, 1926-28). Ideologiaz kontserbadore moderatua eta neutraltasun grekoaren aldekoa izan zen Lehen Mundu Gerran.

1929an, Greziako Errepublikako presidente hautatu zuten, eta 1933an berriro hautatu zuten. Bi urte geroago, Georgios Kondylisek Errepublika ezeztatu eta bere burua erregeorde izendatu zuen. Zaimis hurrengo urtean hil zen Vienan.