Alezta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalamuko alezta

Alezta[1] lihoa edo kalamua zehatu ondoren gelditzen den zur-hondakina da. Bereizten diren zuntz larriak iztupa dute izena, eta sokak eta ehun latzak egiteko erabiltzen dira. Zuntz finak ehunak egiteko erabiltzen dira. Beraz, alezta zuntz-ekoizpenaren azpiproduktu bat da.

Alezta, iztupa eta kirrua banatzeko prozesua (alemanez)
Kalamu-lastoa, zati batean azala kenduta

Azala kentzeko, zuntzak eta alezta banatzen dira. Prozesu hau eskuz egin daiteke, eskulan intentsibo baten bidez, edo makina bat erabiliz.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalamu aleztaz egindako aglomeratua

Alezta material gisa erabil daiteke papera edo aglomeratua egiteko; hala nola eraikuntzako beste material batzuk sortzeko; edo animalien oherako, bereziki zaldientzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Alezta». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-12-09.)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.