Alfambra (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfambra (ibaia)
RioAlfambra.jpg
Datu orokorrak
Luzera102 km
Geografia
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaTeruelgo probintzia
Hidrografia
Arroaren azalera1.380 km²
Arro hidrografikoaJúcar Basin (en) Itzuli
IturburuaPeñarroya (en) Itzuli
BokaleaTuria

Alfambra Espainiako ibaia da, Turiaren ibaidarra dena.

Moratilla mendilerroko Peñarroyako gailurrean iturburua du, 2.000 metroko altueran. Ibilbide bihurri batean, lehenik iparraldera eta gero hegoaldera, bere noizbehinkako uraldiek kalte larriak eragiten dituzte zeharkatzen dituen herri txikietako baratzeetan. Ibaia, Galve, Orrios eta Alfambra,[1] herrietatik igarotzen da. Bere urak gorriztak dira, buztin kopuru handia dutelako.[1] Gero Peralejos, Cuevas Labradas, Villalba Baja, Tortajada eta Teruel zeharkatzen ditu, non Turia ibaiarekin elkartzen den.

Bere emaria urria da, eta bere erregimen irregularra, negu amaieran, udaberrian eta udazkenean ur-goraldi gogorrak izanda. Ez du urtegirik, ezta presarik ere.

Espainiako Gerra Zibilean, 1938ko otsailean, Alfambrako guduaren eszenatokia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]