Alfredo Moraza Barea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Moraza Barea
Bizitza
JaiotzaHernani, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

Alfredo Moraza Barea (Hernani, 1966) gipuzkoar arkeologoa da. Geografia eta Historiako lizentziatua. Erdi Aroa eta Erdi Aro ostea ikertu izan ditu batez ere. Euskal Herriaren hiri- eta landa-populaketari buruzko lanak zuzendu ditu. Gotorleku militarren, ekoizpen-jardueren arkeologiaren eta abeltzaintzaren arkeologiaren azterketan sakondu du[1].

Jarduera akademikoa eta profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta langilea da eta hainbat indusketetan parte hartu du, hala nola Lizarraten (San Adriango tunela)[2][3].

Burdina Talderekin elkarlanean, Leitzarango bailaren egondako Olazar haizeola aurkitu eta ikertu du[4].

Auzolanean antolatutako Lekeitioko Garraitz uharteko proiektu arkeologikoa zuzentzen du[5].

Alfredo Moraza, Lekeitioko Garraitz uharteko auzolanean "lan egitera deiadarka".

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Moraza Barea, Alfredo; Ceberio Rodriguez, Manu; Tapia Sagarna, Jexus. (2019). Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia. Zegamako Udala ISSN 978-84-09-12926-3..
  • 2017: La evolución de las fortificaciones en Irun en los siglos XVI-XIX: una aproximación a la arquitectura defensiva en Gipuzkoa. Irun : Irungo Udala, Udal Artxiboa, D.L. 2017[6]
  • 2003. Alfredo Moraza Barea, Juan Carlos Mora Afán, David Zapirain Karrika, Carlos Rilova Jericó, Jon Benito Aranberri eta Beatriz Herreras Moratinos: Irurako historia. Lizardi Kultur Elkartea. ISBN: 84-933211-0-9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranzadi. «Alfredo Moraza Barea» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  2. Ansa, Mikel P.. (2023-08-09). «Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  3. «"Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia" - Kultura - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) «La 'haizeola' de Olazar, el hallazgo más buscado de Burdina Taldea» El Diario Vasco 2016-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  5. (Gaztelaniaz) Lekeitio, Imanol Fradua |. (2022-05-07). «Lekeitio recupera los yacimientos y valor ambiental de la isla de Garraitz» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  6. (Gaztelaniaz) Sagarzazu, Xabier. (2017-04-30). «“Las fortificaciones de Irun son un tesoro de nuestra historia y espero haber contribuido a su conocimiento y puesta en valor”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]