Alicia Luna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Luna

Bizitza
JaiotzaMadril1963ko abenduaren 2a (60 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

alicialuna.com
IMDB: nm0526000 Facebook: alicialuna Twitter: aliciluna Edit the value on Wikidata
Teresa Font muntatzailea "Yo decido, el tren de la libertad" dokumentalean lanean El Deseo P.C.ko muntaketa-gelan: Esther García ekoizlea eta Alicia Luna (3.a eskumatik) Amparo Fortuny, Ana Díez, Chus Gutiérrez, Elisa Coll eta Patricia Roda zuzendariak aritu ziren.

Alicia Luna (Madril, 1963ko abenduaren 2a) madrildar zinema-gidoilaria, dokumental-zuzendaria eta irakaslea da. Hainbat sari jaso ditu bere lanengatik, besteak beste, Valladolideko Seminciko Ikusleen Saria “Pídele cuentas al rey” (1999) lanarekin; Goya gidoi onenari eta Europako gidoi onenaren saria “Te doy mis ojos” (2004) filmarengatik, Iciar Bollaín gidoilarikide eta zuzendari zela; edo Gidoilarien sindikatuaren Komedia film luzeen Alma Saria, “La boda de Rosa filmarengatik.

Chicas nuevas 24 horas eta El proxeneta, paso corto, mala leche dokumentalen gidoilarikide ere izan da, Mabel Lozanok zuzendutakoak. 2008an sortutako Lydia Cacho fundazioaren bazkide sortzailea da, Giza eskubideen urraketen aurka borrokatzeko mehatxatuta dauden pertsonei laguntzeko .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta doktoretza-ikastaroa egin zuen Gerra Zibileko Literaturan. Varsoviako Unibertsitatearen beka bat jaso zuen hizkuntza eta literatura poloniarra ikasteko.

1987an Latinoamerikarekin harremanetan hasi zen, Limara dokumentaziorako bidaia bati eta César Vallejori buruzko dokumentala egiteari esker: Acaba de pasar el que vendrá. Une horretatik aurrera, gidoiak idazteko interesa piztu zitzaion, eta hainbat irakasleren ikastaroak jaso zituen: José Luis Borau, Manuel Matji, Lola Salvador, Joaquín Jordá eta Agustín Díaz Yanes. 1997an gidoilari ezagutza osatu zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, Robert McKeek emandako ikastaro trinko batean.

Gidoiaren idazketan profesionalki jardun aurretik, Espainiako Filmotekaren Argitalpen Sailean parte hartu zuen; Querejeta P.C. produkzio-etxeko prentsa-burua izan zen eta Alta Films banatzailean. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sales Officeko zuzendari eta sortzailea ere izan zen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an egin zuen lehen gidoia Pídele Cuentas al Rey filmerako, Clara Pérez Escrivárekin eta José Antonio Quirósekin batera idatzia, eta harekin lortu zuen Peñíscolako Komedia Jaialdian Gidoi Onenaren Saria. Iciar Bollaínekiko adiskidetasunari esker, zuzendariarekin batera Amores que matan dokumental 'faltsuaren' gidoia idatzi zuen, eta, ondoren, Te doy mis ojos. Lan horrekin 2004an, Goya saria eman zioten Gidoi Onenari, baita Europako Gidoi Onenaren Saria ere. Besteak beste, Laura Mañárekin La vida empieza hoy (2010) filmaren gidoia idatzi zuen, eta Raimon Masllorensentzat Sin ti filmaren errodatzeko bertsioa.

2014. urtean Iciar Bollaínekin lankidetzan aritu zen hainbat publizitate-kanpainatan eta En tierra extraña dokumentalaren gidoian. 2020an La Boda de Rosa idatzi zuen zuzendu zuen Bollaínekin batera eta komediako film luze onenaren Alma saria jaso zuen.

Dokumental alorrean, gidoilari gisa lan egin zuen prostituzioaren munduari buruzko bi dokumentaletan: Chicas Nuevas 24 horas eta El Proxeneta, paso corto mala leche, zuzendu zuen Mabel Lozanorekin batera datzi zuen gidoia. Horrez gain, Yo decido: El tren de la libertad (2014) proiektu kolektibo feministan parte hartu zuen.[1]

Gidoilari eta errealizadore lanean, José Sanchís Sinisterra dramaturgoaren ikerketa-metodoari buruzko dokumental bat zuzendu zuen, La cabeza de José izenekoa.[2]

2013. urtean, La Voz de Doris Day estreinatu zuen antzokian, parte-hartze sozial ezari buruzko satiraren bakarrizketa. Mentes desordenadas zikloaren barruan Se arreglan bicis lana La Casa Encendidan aurkeztu zen. 2017an, Luchana Antzokietan For Sale Cabaret soziala estreinatu zen, krisi garaian Maria Cumplido-ren istorio dibertigarria.

Publizitate-gidoilaria ere bada. Haren azken lanak TVErako Miguel Bardemek zuzendutako 22 Angeles (2016) Telemovie delakoa izan da, eta 2018an Deseo produkzio-etxerako, Central 5 serieko gidoien koordinazioa.[3][4] Gero El Refugio, Sin Ti no puedo thrillerra eta Mujeres Asesinas serie mexikarreko zortzi kapitulu idatzi ditu.

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoien idazketa eta irakaskuntza-jarduera bateratzen ditu. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Gidoi eta Dramaturgiako Masterreko zuzendarikidea eta irakaslea da eta Madrilgo Gidoi Eskola eman du eta Sundancek (Kolonbia, Brasil) babestutako Carolina Fundaziorako, Oaxacako Laborategirako (Mexiko). Horrez gain, Madrilgo Unibertsitateko Gidoi Masterreko irakaslea eta Madrilgo Eskolako Zuzendaria izan da.[5] Gidoiaren irakaskuntzarekin zerikusia duten bi liburu argitaratu ditu: Matad al guionista y terminaréis con el cine (1999) eta Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes(2012).

Kidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lydia Cacho fundazioaren bazkide sortzailea da, 2008an sortua. Giza eskubideen urraketen aurka borrokatzeko mehatxatuta dauden pertsonei laguntzen die.[6][7][8] Emakume Zinemagileen Elkartea eta Audiovisual Bitartekoen kidea ere bada. Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen.[9][10] Hainbat jaialditan epaimahaikide izan da, hala nola Valladolideko SEMINCIn, eta epaimahaiburu Nantesko Espainiako Zinemaldian.

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999an Matad al guionista y terminaréis con el cine
  • 2012an Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari

Urtea Izenburua Mota
1987 Acaba de pasar el que vendrá Dokumentala
1996 Chasco Film laburra
1997 Todos los hombres sois iguales Seriea, Telecinco (37 atal)
1998 Al salir de clase Seriea, Telecincoko (86 atal)
1999 Pídele cuentas al rey Película
2000 Amores que matan Film laburra / dokumental 'faltsua'
2004 Te doy mis ojos Filma
2005 Sin ti Filma
2010 La vida empieza hoy Filma
2014 Todo el tiempo del mundo y Aquí el paraíso Dokumental 'faltsua'
2014 En tierra extraña Dokumentala
2015 Chicas nuevas 24 horas Dokumentala
2016 22 Ángeles TV-Movie
2016 La cabeza de José Dokumentala
2018 El proxeneta, paso corto, mala leche Dokumentala
2020 La boda de Rosa Filma
2021 El Refugio Filma
2022 Sin ti no puedo Filma
2022 Mujeres asesinas Seriea

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Filma Emaitza
1999 Publikoaren Sari Nagusia, Valladolideko SEMINCI Pídele cuentas al rey Irabazlea
1999 Peñíscola Jaialdiko gidoi onena Pídele cuentas al rey Irabazlea
1999 San Juan de Luz Nazioarteko Jaialdiko Publikoaren Saria. Pídele cuentas al rey Irabazlea
2003 Jatorrizko gidoi onenari Goya Saria Te doy mis ojos Irabazlea
2004 Europako gidoi onena Te doy mis ojos Irabazlea
2004 Jatorrizko gidoi onenaren CEC domina Te doy mis ojos Irabazlea
2010 Zinema Kritikaren Saria La boda de Rosa Irabazlea
2020 Jatorrizko gidoi onenaren CEC domina La boda de Rosa Izendatua
2020 Writers Guild Alma saria komedia film luze onenari La boda de Rosa Irabazlea

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cines Renoir 10 años de películas/ Renoir zinemak 10 urteko filmak, (1996) Cines Renoir-Alta Films
  • Matar al guionista y acabaréis con el cine/Gidoilaria hil eta zinemarekin amaituko duzue. (1999) Nuer edizioak
  • Nunca mientas a un idiota. Póker para guionistas y demás escribientes./Ez gezurrik esan idiotari. Gidoilari eta gainerako idazleentzako pokerra. (2012) Alba Ediciones
  • Capítulo Guion en Guía de creación audiovisual./Gidoiaren kapitulua, ikus-entzunezkoak sortzeko gidan. (2016) Cristina Andreu, Ediciones Cooperación Española.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]