José Sanchis Sinisterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Sanchis Sinisterra
José Sanchis Sinisterra.jpg
Bizitza
Jaiotza Valentzia1940ko ekainaren 28a (77 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Magüi Mira
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, idazlea eta antzerki zuzendaria
Genero artistikoa dramaturgia
antzerkia

José Sanchis Sinisterra (Valentzia, Espainia, 1940ko ekainaren 28a) antzerkigilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta letrak ikasi zituen Valentziako Unibertsitatean, eta unibertsitate horretako Antzerki Gela eta Seminarioa sortu zuen. Sanchisek ohiko antzerki-arauak eta kodeak hausten ditu; ez du inoiz arrakasta erraza bilatzen: ikusgarritasunetik aldendurik mamira jotzen du. Brecht, Beckett eta Latin Amerikako antzerkiaren eraginak nabarmenak dira haren lanetan. Sanchisen lan asko inguru baztertu eta arriskutsuetan girotuta daude; gaur egun Espainia eta Kolonbian aritzen da aldi berean. Sanchisek antzerki independentearen barruan egindako lana garrantzi handikoa izan zen.

1977an Bartzelonan Teatro Fronterizo sortu zuen eta, 1989an, Beckett aretoa. Berriemailea izan da 1er Acto aldizkarian, Cadizko Iberoamerikar Jaialdiko zuzendaria 1993an, eta Bartzelonako Antzerki Institutuko irakaslea. Espainiako Antzerki Sari Nazionala eman zioten 1990ean.

Sanchisen lan ugarien artean aipatzekoak dira: Tú, no importa quién (1962, Zu, berdin dio zein), La leyenda de Gilgamesh (1977, Gilgamesheko elezaharra), La noche de Molly Bloom (1980, Molly Bloomen gaua), El gran teatro natural de Oklahoma (1980-82, Oklahomako antzerki natural handia), Informe para ciegos (1980-82, Txostena itsuentzat), Conquistador o el retablo de El Dorado (1984, Konkistatzailea edo El Doradoko erretaula) eta ¡Ay, Carmela! (1986, Carlos Saurak zinemara eramana). 2000 eta 2005. urteetan Max Saria irabazi zuen El lector por horas eta El cerco de Leningrado antzezlanengatik, hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]