Aljubarrotako gudua[1]1385koabuztuaren 14an gertatutako Portugalgo Erresumaren eta Gaztelako koroaren arteko borrokaldia izan zen. Joanes I.a Aviskoa eta honen konestable Nuno Álvares Pereira izan ziren portugaldar armadaren buruzagiak eta arkulari ingelesen laguntza izan zuten. Joanes I.a Gaztelakoa buru zuen gaztelar armadaren alde, berriz, frantziar, aragoiar eta italiar aliatuak borrokatu ziren. Bataila Leiria eta Alcobaçaren artean dagoen Aljubarrota herrixkatik hurbil gertatu zen, Portugalgo erdialdean eta, askoz gutxiago izan arren, Joanes I.a Aviskoaren indarrek gaztelar armada azpiratu zuten[2].