Joan I.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes I.a Gaztelakoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan I.a Gaztelakoa
JuanIdeCastilla.JPG
Bizitza
Jaiotza Épila1358ko abuztuaren 24a
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza Alcalá de Henares1390eko urriaren 9a (32 urte)
Hobiratze lekua Toledoko Santa Maria Katedrala
Heriotza modua istripua (zaldi gainetiko erortzea)
Familia
Aita Henrike II.a Gaztelakoa
Ama Juana Manuel
Ezkontidea(k) Eleanor of Aragon, Queen of Castile
Beatrice of Portugal
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Trastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Joan I.a Gaztelakoa (Epila, Zaragoza, 1358ko abuztuaren 24a - Alcala de Henares, Madril, 1390eko urriaren 9a). 1379ko abuztuaren 24tik 1390ko urriaren 9ra Gaztelako Erregea zen. Trastamara etxearen bigarren monarka, Henrike II.a Gaztelakoa eta Joana Manuelen, Borgoina Etxeko Villenako Joanes Manuelen alaba, semea zen. Aragoiko erresuman jaio zen aita erbestean zegoela.

1375 urtean, Aragoiko Leonor, Piarres IV.a Aragoikoaren alabarekin, ezkondu zen Sorian. Bi seme izan zituzten:

Leonor hil ondoren, Beatriz Portugalgoarekin (1372-1410) ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten: Miguel (?), haurtzaroan hila.

Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, Ingalaterraren aurka. 1384an Fernando I.a Portugalgoa, Beatriz emaztearen aita, semerik gabe hil baitzen, Joanesek koroa aldarrikatu zuen, Piarres Gonzalez, bere etxezaina, Gaztelako Erresumako erregeorde utzita. 1385ean, Joanesek Joanes I.a Portugalgoa, Petri I.a Portugalgoaren sasikoa eta Fernando I.a Portugalgoaren sasianaiaren aurka borrokatu zen. Aljubarrotako guduan ia bizitza galdu zuen. Azkenean, 1390n Alcala de Henaresen hil zen, zaldi baten gainetik jausi ondoren. Toledon hilobiratu zuten.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erreinaldian, Gaztela, Leon, Portugal, Toledo, Galizia, Sevilla, Kordoba, Murtzia, Jaen eta Algarveko erregea izan zen eta baita Bizkaiko Jauna.


Aurrekoa:

Tello I.a

Joanes I.a
Bizkaiko Jauna
(1370-1390)
Ondorengoa:

Gaztelako koroari lotuta

Aurrekoa:

Henrike II.a

Joanes I.a
Gaztela eta Leongo Erregea
(1379-1390)
Ondorengoa:

Henrike III.a

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan I.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan