Qibla
Itxura
(«Alkibla» orritik birbideratua)

Qibla (arabieraz القبلة al-qībla ) norabide bati dagokio eta erlijio arloan, otoitz egitean nora begiratzen duten adierazten du, eta beste hainbat arlotan ere esanahi bera eman daiteke, esaterako hilobietan.
Islamean, qiblak Kaabaren norabidea zehazten du (Mekan) eta imamak eta otoitzean dabiltzanak bertara begiratu behar dute.
Islamdar arkitekturan, qibla meskitan mihraba jartzen den horma da, eta, hain zuzen ere, Mekara begira dagoen horma da.