Edukira joan

Almanzora (ibaia)

Koordenatuak: 37°14′19″N 1°46′37″W / 37.238665°N 1.776867°W / 37.238665; -1.776867
Wikipedia, Entziklopedia askea
Almanzora (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai eta Ibai nagusi
Luzera90 km
Geografia
Map
Koordenatuak37°14′19″N 1°46′37″W / 37.238665°N 1.776867°W / 37.238665; -1.776867
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
Hidrografia
Arroaren azalera2.650 km²
Arro hidrografikoaAlmanzora basin (en) Itzuli
LakuakCuevas del Almanzora Reservoir (en) Itzuli
Bokalea
()
Mediterraneoa
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Almanzora».

Almanzora Almeríako probintziako ibaia da. 90 kilometroko luzera du eta bere arroak 2611 km² hartzen ditu. Alpargatero haitzaren eta La Bañica muinoaren artean jaioa, Alcóntar udalerrian, Villaricos (Cuevas del Almanzora) auzoaren ondoan itsasoratzen da Mediterraneo itsasoan. Hainbat kulturek erabili dute Andaluziako barnealderanzko pasabide tradizional moduan.

Erromatarren garaian, Surbo zioten, flumen superbum edo ibai ikaragarriaren deribazioa, bere goraldi izugarriengatik ezaguna zelako. Bere ibilbidearen zatirik handienean lehor egoten da, euri jasetan edo negu oso euritsuetan izan ezik. Bere historia osoan ospetsuak dira ibai honen uholde suntsitzaileak, azken uholde handia 1973ko urrian izan zelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.