Almeríako probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Almería

Almeriako bandera Almeriako armarria
Erkidegoa Andaluzia
Hiriburua Almería
Herritarra almeriar
Localización de la provincia de Almería.svg
Azalera
- Espainiaren
8.774
% 1,74
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
635.850 (2006)
% 1,39
69,79 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-AL
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

5 eserleku
4 eserleku
www.dipalme.org

Almería Espainiako probintzia bat da, Andaluziako autonomia erkidegoan kokatuta. 2005an probintziak 612.315 biztanle zituen.

Hiriburua Almería da.


Eskualdeak

Almeriako eskualdeak

Udalerri nagusiak

Udalerri nagusiak
Zbk.
Udalerria
Biz.
% Probtz.
Almería
187.521
28,09%
El Ejido
80.987
12,13%
Roquetas de Mar
77.423
11,60%
Níjar
26.126
3,91%
Adra
23.880
3,58%
Vícar
21.515
3,22%
Huércal-Overa
16.834
2,52%
Berja
15.001
2,25%
Huércal de Almería
13.990
2,10%
10º Vera
13.473
2,02%

Geografia

Inguru naturala

Ibaiak

  • Andarax ibaia
  • Almanzora ibaia
  • Adra Ibaia
  • Nacimiento Ibaia
  • Aguas Ibaia

Hondartzak

Almeriako probintziak 214 kilometroko itsasertza du, non, mota guztietako hondartzak dauden. Aukera on bat Mojacar hiriko Las Granatillas hondartza da, hondar gorrizka eta sarrera txarra du eta jende gutxik bisitatzen du Roquetas hiriko Los Cerrillos hondartzaren antzera. Hala ere, birjinenak Cabo de Gata Parke Naturalaren ingurukoak izango dira. Hor, Las Salinas de Cabo de Gata edo La Almadraba de Monteeleva hondartzak nabarmentzen dira; lehenengoa hondar zurikoa eta, bigarrena, urre kolorekoa; biak ere, sekulako garbitasuna dutenak eta paisaia ederrekoak, hegazti barietate handiarekin. Biosfera Erreserbaren epeltasunean babestutako beste zenbait hondartza Amoladeras, Torregarcia edo El Toyo dira, guztiak ere, hiriburuaren eremuan. Nijar hiriak beste hainbat hondartza biltzen ditu, honakoak, hain zuzen: Punta Polacra, Los Escollos, Cala de El Plomo edo ezkutatutako Calas de Monsul; guztiek ur lasaiak dituzte eta, horietan, ez da jendetza handirik ibiltzen. Nabarmendu beharreko beste zenbait hareatza honako hauek ditugu: itsaslabarrez jositako Cala Arena; Genoveses eta El Esparto hondartzetako itsas hondo ederrak; Playazo hondartzaren irudi ederra eta Rodalquilar hondartza ingurune soil eta atseginean. Almeriako kosta

Turismoak

Xarma naturala kontserbatzen duen itsasertz lerro atsegina

Penintsula Iberiarraren hego-ekialdean kokatuta, Almeriako probintziak paisaia desberdinak aurkezten dizkigu. Bere kosta inguruan, Mediterraneoko lasaienen artean kokatuta, turismo-gune modernoak eta kasik gizakiaren eraginik izan ez duten natur guneak txandatzen dira. Bertako tenperaturek –udan, beroak eta, neguan, atseginak– probintziako itsasertza urte osoan zehar bisitatzeko moduko toki egoki bilakatzen dute.

Turismoak markatutako hareatzak

Itsasertzeko ibilbideari iparraldetik ekin dakioke, Vera hiribildu ederretik, esaterako; horrela, inguruko hondartzekin lehenengo harreman bat edukitzeko aukera izango dugu. Horko hondartzak garbiak eta hondar zuri eta finekoak dira. Atseden hartzeko ezin hobeak eta, hala eta guztiz ere, aisiarako guneez hornituak. Udalerriak bere jatorri arabiarraren eta erromatarraren zati bat kontserbatzen du Museo Arkeologikoan, zeina, bisitatzeak merezi duen Almanzora kobez gain. Azken urteetako eztanda turistikoa, batez ere, Mojacar hondartzan islatzen da. Hor ur-kirolak, itsasoko gastronomia eta gaueko martxarako lokalak konbinatzen dira bertan. Kala barnean sartutako herri bikaina zaratatik urrundu egiten da Cabrera Mendilerro gainetik. Bestalde, Garrucha marinel herria da; bertako portuak eta enkanterako lonjak bisitariarengan nostalgia eragiten dute. Jesus Nazaretarra gazteluaren alderdi arkitektonikoa eta Garrucha-ko hondartza ederraren alderdi naturala nabarmentzen dira.

Marinel herriak

Kostak Carboneras herrira eramaten gaitu; bertako hondartzak ikusgarriak dira, besteak beste, Muertos edo Algorrobico-ko hondartzak. Agua Amarga izeneko marinel-herria igaro ondoren, Las Negras-era iristen da, historian zehar artisau-arrantzatik bizi izan den herrira. Horietako guztietako itsasoko sukaldaritza benetako gutizia da. Bisitaria berehala ikusiko da Cabo de Gata parkean murgilduta, inguru idorra, non, kasik euririk egiten ez duen. Parkea izen bereko (Gata) herriko faroan bukatzen da.

Almeria hiriburua

Torregarcia ermita horizontetik miatzeko Retamar-eko auzunea zeharkatu eta ekialdeen kokatuta dagoen hiriburu andaluziarrera iristen da. Alcazabak, Katedralak, Meskita Nagusiak, Nuestra Señora del Mar Basilikak eta Santo Domingo, San Pedro eta San Sebastian elizek osatzen duten ondare monumentala nabarmendu behar da. Inguruan, ekosistema erdibasamortutarrak eta hondartza kasik birjinak eskaintzen ditu.

Golfaren paradisua

Hiriburutik hurbil, probintziako turismo-gunerik garrantzitsuena dago, alegia, Roquetas de Mar, izugarrizko hotel-eskaintza eta aisiarako kirola egiteko guztiz prestatutako instalazioak dituena. Batetik, ur-kirolak, esaterako, windsurfa, ditugu, Playa Serenan oso ohikoa dena. Bestetik, golfa, Roquetas auzuneko 18 zuloko zelai zabalean. Lehia turistiko horretatik aldenduta, Roquetas herriak bere tradizioak ere kontserbatzen ditu, esaterako, arrainaren enkanterako lonjak. Monumentuei dagokienez, kontuan hartzekoak dira Roquetas Gaztelua, Sabinar-ko Faroa eta Cerrillos-ko Zelatatzeko Dorrea. Kosta deskribatzen duen arkuari jarraituz, Almerimar-era iristen da, Tabernas Basamortuan bete-betean eratu zen luxuzko auzunera. Horregatik, auzune horretan guztia turismora bideratuta dago, hala nola, golf-zelai bikainak, lorategiak, kirol-portua, hotelen azpiegiturak eta abar. Naturarekin harremanetan egon nahi duenak inguruan, Punta Entinas-Sabinar-eko Natur Erreserba du, uretako hegaztien babesgunea. Erreserbaren baitan, Cerillos-eko eta Faro-ko hondartza naturistak daude, non, urpeko argazkigintza praktikatzen den.

Hotelak natura betean

Itsasertzak Balerma-ra eta Balanegra-ra eramaten gaituzte, artisautza-arrantzak bertakoen bizi-bide izaten jarraitzen duen herri txikietara. Zerbait barnealderago, berotegien mosaiko bitxia dago, zeinak, El Ejido herriari aurpegia jartzen dion; baita Berja ere, antzinako hiri erromatarra, Sierra Nevada mendilerrotik jaisten diren urarentzako hodiak dituena. Hondartza lasaietara itzuliz, bisitaria Adra-ra zuzentzen da, Granada probintziarekin muga egiten duen jatorri feniziarreko herrira.

Udalerriaren bizimodu tradizionala nekazaritza eta arrantza izan ziren, baina, azken urteotan, nolabaiteko turismo birmoldaketa bat jasan du. Hotel-gune handiak ditu, ingurune pribilegiatu horretan ondo integratuak izan direnak, ingurune naturala gehiegi kaltetu gabe. Albufera de Adra Erreserba Naturalak islatzen du aberastasun hori. Hegazti migratzaileak bertan geratzen dira habiak jartzeko eta atseden hartzeko eta, baita, Almeriako kostako beroa aprobetxatzeko ere, turistek egiten duten gisan.

Almeriako probintziaren ikurrak

Indalo
  • Indalo: Probintzia guztian hedatutako herritar ikurra. Haren jatorria historiaurrekoa da.
  • Almeriako probintziaren amarria: Almeriako hiriaren amarria zentroan eta ertzetan 9 kapital judizialen: Berja, Canjayar, Cuevas del Almanzora, Gergal, Huercal-Overa, Purchena, Sorbas, Vera, Velez-Rubio. Hornmako karoarekin timbratua.
  • Almeriako probintziaren bandera: Berdea da eta erdialdean probintziako armarria dauka.

Demografia

Probintziaren populazio gune nagusiak hurrengoak dira: Hiriburua: Almeria, 2007an 189.709 biztanle zituen, El Ejido,2006an 75.969 biztanle zituen, Roquetas de Mar, 2006an 71.740 biztanle zituen, Nijar,2006an 26.070 biztanle zituen, Adra, 2006an 23.545 biztanle zituen, Vicar,2006an 20.220 biztanle zituen , Huercal-Overa 2006an 16.170 biztanle zituen.Kategoria txikiagoaren entitateak azpimarratzen dute: Berja (14.450 biztanle), Huercal de Almeria (11.816 biztanle) Cuevas del Almanzora (11.422 biztanle) Vera (11.159 biztanle) Albox (biztanle). Udalerri baina txikia Benitagla da (66 biztanle).

Almeriako Probintziaren bilakaera demografikoa
Urtea Biztanleak % Espainia
1857 315.664 2,04%
1900 359.013 1,93%
1910 380.388 1,90%
1920 358.149 1,67%
1930 341.550 1,44%
1940 359.730 1,38%
1950 357.401 1,27%
1960 360.777 2,33%
1970 375.004 2,71%
1981 405.019 1,18%
1991 465.662 1,10%
1996 501.761 1,18%
2001 533.168 1,30%
2006 635.850 1,42%

Kirolak

Union Deportiva Almeria eta Poli Ejido dira futbol talde almeriar nagusiak, elkarren arteko lehi handia mantendu izan dutenak.

Almeriar ezagunak

Gastronomia

Almeria kontraste lurraldea da, bai geografiagatik, alde batetik hondartza zabalak eta bestetik, basamortu idorra duena, bai sukaldaritzagatik, izan ere, xumea baina oso berezia da. Kostaldean, gastronomia freskoa jateko ohitura dago, arrain, itsaski, entsalada eta ongarrietan oinarritua, barrualdean berriz, koilaraz jatekoak dira nagusi: zopak eta eltzekoak, barazkiak eta txerriki eta ehiza oinarri hartuta. Tradizio handiko errezetak. Almeriako sukaldaritza ez du duela mende batzuetatik hona aldaketa handirik izan. Baina bertako sukaldaritza kanpora zabaltzeko, berritzeko eta ildo berriak barneratzeko interesa nabaria bada ere, beti errespetatzen dute bertako tradizio gastronomikoa. Eskualdeak izan duen isolamenduak, bai Andaluziako gainontzeko lekuekiko, bai penintsulako beste tokiekiko, onurgarria izan da sukaldeko usadio eta ohitura bereziak gordetzeko eta ondorioz, errezeta-bilduma aparta osatzeko. Zenbait lekutan oraindik ehunka urte dituzten platerak prestatzeko ohitura dute: Tortas de Avío, el Ajo Colorao, los Gurullos con conejo edo el Guiso de Pelotas. Bertako produktuek hornitutako sukaldaritza, sinplea baina sendoa eta lurralde horretan bizi izan diren kultura guztien muina gordetzen duena, batez ere arabiarrena.Itsasoa eta mendia. Almeriako kostalde zabala bustitzen duen Meditarreoko itsasoa, itsaskien eta arrainen iturri agortezina da. Gehien kontsumitzen direnak honakoak dira: ganbak, berdela, txibiak, olagarroa, itsas-zapoa edo barbarinak, “ajoblanco” erara sukaldatuak hainbat udalerrietan. Arrainak modu errazean prestatzen dira, edo bestela, errezeta konplexuagoen osagai bezala erabiltzen dira, esaterako, Almeriako zopan, bakalada kroketetan, Moruna erara egindako txitxarro arruntekin, eta arroz "calduo" (saldatsua) antxoekin edo olagarroarekin.Desertuko lehortasunetik mendilerrora "moruno" erara egindako zopa, zopa beltza, gari eltzekada edo aipatu "gurullo"ak (lukainkarekin, xingarrarekin, baratxuriarekin edo ehiza okelarekin prestatutako irin bola frijitu txikiak) nabarmentzen ditugu. Inguru horretako gozogintza klasikoena opiltxo errealak, ardoz eta anisez egindako erroskoak, "pastasflora"k eta "hornazo"ak dira.

Hedabideak

Egunkariak

  • La Voz de Almeria
  • El Ideal

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Almeríako probintzia Aldatu lotura Wikidatan