Almazbek Atambaiev
Almazbek Xarxenovitx Atambaiev (kirgizeraz: Алмазбек Шаршенович Атамбаев; Araxan, Sobiet Batasuna, gaur egun Kirgizistan, 1956ko irailaren 17a) kirgizistandar politikaria da. 2011-2017 bitartean, Kirgizistango presidentea izan zen.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko uztailetik 2011ko irailera, Kirgizistango Alderdi Sozialdemokratako presidentea izan zen. Herrialdeko lehen ministroa izan zen Kurmanbek Bakiev eta Roza Otunbaieva presidenteekin. 2011ko urriaren 30eko presidentetzarako bozak irabazi zituen.[1] 2017ko azarora arte egon zen karguan.
2019ko abuztuan atxilotua izan zen,[2] eta 11 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaion, ustelkeriagatik eta "talde kriminal bateko burua" aske uzteagatik. 2020ko urriaren 5ean, parlamenturako hauteskundeen ostean izandako protestetan, manifestariek askatu bazuten ere,[3] bost egun geroago berriz expetxeratua izan zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Atambayevek irabazi ditu Kirgizistango hauteskundeak. Eitb, 2011ko azaroak 1, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Kirgizistango presidente ohia atxilotu dute. Berria, 2019ko abuztuak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa, Bastida Alzuru, Jone. Kirgizistango hauteskundeetako emaitzak baliorik gabe utzi dituzte. Berria, 2020ko urriak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Kirghizistan: arrestato l'ex presidente Atambayev. Ansa, 2019ko urriak 10, ansa.it (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Kirgizistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |