Alqualondë

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Alqualondë Tolkienen legendarium ospetsuko toki bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Teleri arrazako elfoek Amaneko Eldamar eskualdeko kostaldean eraiki zuten hiri eta portu bat da. Bere quenyazko izenak "beltxargen portua" esan nahi du, teleriek eraikitzen zituzten itsasontziek beltxarga forma baitzuten.

Hiri honetan bizi zen Olwë erregea, Thingolen anaia zena. Bere kostaldeak Noldorrengandik opari bezala jaso ondoren teleriek bertatik sakabanatu zituzten bitxiz beterik zeuden. Bere malekoiek lanpara ederrak zituzten eta arku bat zegoen portuaren sarreran, harkaitz bizian irekia.

Bertan gertatu zen elfoen historiako gertakaririk beltzenetako bat, Alqualondëko sarraskia, Amanetik Erdialdeko Lurralderako Noldorren erbesteratzean gertatu zena.