Edukira joan

Altzateko jaun-en kontu zaharra (Pío Baroja)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Altzateko jaun-en kontu zaharra buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
Altzateko jaun-en kontu zaharra
Datuak
IdazleaPío Baroja (1922)
Argitaratze-data1986
GeneroaEleberri hizketatua
Jatorrizko izenburuaLa leyenda de Jaun de Alzate
HizkuntzaGaztelania
ISBN978-84-8136-453-8 ISBN: 978-84-8136-453-8
Euskaraz
IzenburuaAltzateko jaun-en kontu zaharra
ItzultzaileaPatxi Apalategi
Argitaratze-data1986

Altzateko jaun-en kontu zaharra, jatorrizko edizioan La leyenda de Jaun de Alzate (1922), Pío Barojaren eleberrietako ezagunenetariko bat da. Eusko Lurra (tetralogia) osatzen du Aitzgorriko etxea (1900), Labrazgo maiorazkoa (1903) eta Zalakain abenturazalea (1908) eleberriekin batera.

Eleberri dialogatua da eta gaia historiko-mitologikoa da. Liburu honetan Pio Barojak Euskal Herriari buruzko zituen ideia asko azaldu zuen. Frankismoaren azken urteetan zabalkunde handia ezagutu zuen liburu honek eta pertsonaia nagusiari Xabier Letek abesti bat eskaini zion, "Altzateko Jaun".

Prosaz idatzitako poema bezala definitua izan da. Liburu hau Barojaren krisialdi une batean idatzia dago: berrogeita hamar urte bete behar zituen garaian, gaixotasun larri bat gainditu ondoren eta iloba baten heriotza gertutik bizi izandakoan.[1]

Liburuaren protagonista Altzateko Jauna da, Barojaren beraren alter ego, eta Erdi Aroan kokatzen da. Jauna familia onekoa eta borrokalaria da, Bidasoa inguruan bizi dena. Bere lagunekin batera ibaiaren inguruko paisaiak eta pertsonaiak, errealak zein mitikoak, jasotzen ditu eta, halaber, bere Euskal Herri ideala azaltzen du. Gure herriaren errealitatea, Altzateko Jaunaren arabera, neurri handi batean kristautasunaren eraginez, desegiten ari den pertsonalitate batena da.

Historia osoa fantasian eta irrealitatean murgiltzen da, nahiz eta askotan iritzi ironikoak eta, batzuetan, sarkastikoak azaldu.

Euskerazko itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez bi bertsio plazaratu dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]