Amália Barros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amália Barros

(2023)
federal deputy of Mato Grosso (en) Itzuli

2023ko otsailaren 1a -
Bizitza
JaiotzaMogi Mirim1985eko martxoaren 22a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
HeriotzaSão Paulo2024ko maiatzaren 11 (39 urte)
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Liberal Party (en) Itzuli

Amália Scudeler de Barros Santos (Mogi Mirim, 1985eko martxoaren 22aSão Paulo, 2024ko maiatzaren 12a) brasildar kazetari eta politikaria izan zen, Alderdi Liberaleko kidea. 2023tik 2024ra Mato Grosso estatua ordezkatu zuen Brasilgo parlamentuan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko martxoaren 22an jaio zen Mogi Mirim hirian, São Paulotik 170 kilometrora. Kazetari moduan trebatu zen. 20 urte zituela, ezkerreko begia galdu zuen toxoplasmosiaren konplikazioen ondorioz[1]. 2021ean Se Enxerga!: Transforme desafios em grandes oportunidades para você e outras pessoas liburua argitaratu zuen, eta bertan kontatu zuen horretaz[2].

2022an ibilbide politikoa hasi zuen. Diputatu federal kargurako aurkeztu zen. Ospea lortu zuen Michelle Bolsonaro orduko lehen damaren laguntzari esker. 70.294 boto lortu zituen eta hautatua izan zen[3][4][5]. Lege-proiektu osagarri baten, beste 14 lege-proiekturen eta konstituzioari proposatutako zortzi zuzenketen egilea izan zen, eta haren proiektuetako bi onartuak izan ziren[1].

Amália Barros 2024ko maiatzaren 12an hil zen, 39 urte zituela. Maiatzaren 1etik zegoen Vila Nova Star ospitalean, pankreako nodulu bat kentzeko ebakuntzaren ondoren[6][7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Portugesez) «Quem era Amália Barros, deputada amiga de Michelle Bolsonaro, que morreu aos 39 anos» CNN Brasil 2024-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  2. (Portugesez) Fernandes, Jaqueline. «Jornalista que perdeu visão lança livro sobre superação pessoal» Metrópoles 2021-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  3. (Portugesez) «Amália Barros» Poder360 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  4. (Portugesez) Dourado, Romilson. «Apoiada por Michelle Bolsonaro, Amália é aposta do PL para federal» Blog do Romilson 04-05-2022 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  5. (Portugesez) «Mato Grosso: Amália Barros (PL) é eleita deputada federal; veja votos» BOL 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  6. (Portugesez) Alves, Fernanda. «Morre a deputada federal Amália Barros, aos 39 anos» O Globo 2024-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  7. (Portugesez) «Morre a deputada mato-grossense Amália Barros» Agência Brasil 2024-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]