Edukira joan

Amália Bezerédj

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amália Bezerédj

Bizitza
JaiotzaSzentivánfa (en) Itzuli1804ko apirilaren 15a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaMarianka1837ko irailaren 21a (33 urte)
Familia
Ezkontidea(k)István Bezerédj (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Amália Krisztina Bezerédj (hungarieraz: Bezerédj Amália Krisztina; Szentivánfa, 1804ko apirilaren 15aMarianka, 1837ko irailaren 21a)[1], Malby izengoitiaz ere ezaguna[2], hungariar idazlea izan zen[3].

Amália eta Flóra Bezerédj ama-alabak
Flóri könyve (1854)

Bezeréd herriko Bezerédj familia noblearen ondorengoa zen. Bere aita, György Bezerédj (1779-1863), Antonia Szegedyrekin (1782-1842) ezkondu zen 1802an, eta Vas konderriko Szentivánfá herrira (gaur egungo Uraiújfalura) joan ziren bizitzera. Amália haien zazpi seme-alabetatik zaharrena zen. Hezkuntza ona jaso zuen: alemana, frantsesa, ingelesa eta latina ikasi zituen, pianoa eta harpa jo zituen eta abesten ere bazekien. 1821ean István Bezerédj urruneko senidearekin ezkondu zen eta harekin Tolna konderrira joan zen bizitzera. 1830ean, István parlamentu-mandatari hautatu zuten, beraz, senar-emazteek denbora asko Bratislavan eman zuten. Hiri horretan, 1834ko maiatzaren 7an, Floriana Maria Anna Elisabeth Antónia alaba izan zuten, Hungarian Flóra edo Flóri izena erabili zuena[2].

Senarrarekin batera, Amália Bezerédjek familia txiroetako haurrentzako eskola eta haurtzaindegia kudeatu zituen. 1837an beste haurtzaindegi batzuk ireki zuten Szekszárden eta Tolnan[2][1].

Lehen idazlanak Vienako alemanezko hedabideetan argitaratu zituen. Hungarierazko lehen ipuina, A remeték, senarraren aholkuez idatzi zuen eta 1835ean argitaratu zuen, Malby izengoitia erabiliz. Bere libururik ospetsuena Flóri könyve poemen eta abestien bilduma izan zen, Hungariako haur literaturako lehen lanetako bat[2].

Bezerédjen lan batzuk amaitu gabe geratu ziren egilearen gaixotasunaren ondorioz. 1837ko irailaren 8an, gero eta ahulagoa, Mariankara joan zen sendatzera, eta han hil zen irailaren 21ean[2][1].

  • A remeték (1835)
  • Flóri könyve (1839)
  • Földesi estvék (1840)
  • Novellen und Erzählungen (bi liburukitan, 1840)
  • Virágregék (1840)
  • Fantasie (1840)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Hungarieraz) «Bezerédj Amalia» Magyar Elektronikus Könyvtár - Országos Széchényi Könyvtár (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  2. a b c d e (Hungarieraz) «Bezerédj Amália és a Flóri könyve a magyar gyermekirodalomban» Bezzeganya 2014-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  3. (Ingelesez) Fábri, Anna. Hawkesworth, Celia ed. A History of Central European Women's Writing. Springer 2001-04-10, 93-94 or. ISBN 978-0-333-98515-1. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]