Ama jainkosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ama Lurra» orritik birbideratua)
Artikulu hau munduko hainbat mitologia eta erlijiotako Ama Jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amalur (argipena)».
Venus Willendorfekoa, Ama Jainkosa irudikatzen omen duena.

Ama Jainkosa, batzuetan Ama Lurra ere deitua, munduko hainbat mitologia eta erlijiotan naturarekin, lurrarekin, emankortasunarekin eta amatasunarekin lotzen den jainkosa nagusia da. Kasu askotan, naturaren eta munduaren sortzaile gisa gurtzen da.

Jainkosa asko lotu dira amatasunarekin eta bide batez, Ama jainkosa gisa identifikatu dira antropologia modernonaren ikuspegitik. "Ama Jainkosa" arketipoa amatasunarekin eta ugalkortasunarekin zerikusia duten jainkosa askorekin identifikatu da, nahiz eta horietako askok beste funtzio batzuk ere bazituzten.

Egungo ikerlari asko, jainkosa tipologia honekiko kritikoak dira. Honela dio Julio Amador Bechek, bere artikuluan:

Erlijioaren benetako aniztasuna ez dute kontuan hartu idazle modernoek, antzinako erlijioa “berreskuratzera” bideratuta baitzeuden, Jainkosa erdigunean jarriz (Goodnick, 1998: 63). Onartu dute “Jainkosa Handia”, “Ama jainkosa" edo “Ama-Lurra” izeneko jainkosa arketipiko bakarra egon zela, eta aurrez pentsatutako molde horren barruko jainkosa zahar guztiak indarrez kateatzen saiatu dira (1998: 63). Esan daiteke kontzeptu hori geure kultura monoteistaren emaitza dela, Maria bezalako jainkozko irudi multidimentsional bakar batek baldintzatua; beraz, jainkosa zaharren panteoi aberats eta amorfoa Jainkosa monolitiko bakar baten alderdi hutsetara murrizteko joera dute (1998: 63).[1]

Ama jainkosa, dena den, asko zabaldu den kontzeptua izanik, tipologia ezberdinekin identifikatu izan dela esan daiteke. Britannica entziklopediak, honela definitzen du:

Jainkosa amak, mota berezi bat bezala, Ama Lurrarekin sarritan nahastu izan da. Ama jainkosa bizitasun-iturri espezifikoa da, eta aldian-aldian koitoaren mende jarri behar da; Ama Lurra, berriz, irudi kosmogonikoa da, edozeren iturri emankorra. Aldiz, jainkosa amak indibidualak dira, karaktere desberdinak dituzte, gazteak dira, ez dira kosmogonikoak eta oso sexualak dira. Arrak paper ez hain garrantzitsua jokatzen badu ere, askotan ernaltzaile huts bihurtzen bada ere, jainkosa amak pare jainkotiar baten parte izaten dira, eta haren mitologiak jainkosaren eta haren bikotekidearen (sarritan gizakia) gorabeherak kontatzen ditu.

Ama Jainkosa gisa identifikatu dute, besteak beste, Paleolitiko emakume itxurako eskulturatxoek (Venus izena eman zaiena), Egiptoko Isisek eta Hathorek, Anatoliako Cibelek, Irlandako Anannek (edo Anu, edo Dana edo Danu), Greziako Afroditak, azteken Coatlicuek, eta abarrek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Amador Bech, Julio. (2020). La diosa-madre: un mito moderno de la Edad de Oro (Preprint). .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.