Ama Xantalen baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ama Xantalen baseliza
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Ama Xantalen ermita.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Irun
Koordenatuak 43° 20′ 08″ N, 1° 47′ 07″ W / 43.335434467°N,1.78527781143°W / 43.335434467; -1.78527781143Koordenatuak: 43° 20′ 08″ N, 1° 47′ 07″ W / 43.335434467°N,1.78527781143°W / 43.335434467; -1.78527781143
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Elizbarrutia Donostiako elizbarrutia
Ondarea
BIC RI-51-0005145
8
Ama Xantalen museoa
Berezko izena Ama Xantalen baseliza
Koordenatuak 43° 20′ 08″ N, 1° 47′ 07″ W / 43.335434467°N,1.78527781143°W / 43.335434467; -1.78527781143Koordenatuak: 43° 20′ 08″ N, 1° 47′ 07″ W / 43.335434467°N,1.78527781143°W / 43.335434467; -1.78527781143{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Herrialdea Flag of the Basque Country.svg Euskal Herria
Hiria Gipuzkoa Irun, Gipuzkoa
Helbidea Ermita kalea, 2..
Irungo Alde Zaharra
Postakodea 20302
Zuzendaria Susana Soto
Telefono zenbakia +34 943 63 93 53
Posta elektronikoa info-oiassomuseo@irun.org
Webgunea http://www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabId=1
Oharrak Oiasso Erromatar Museoarekin lotuta

Ama Xantalen baseliza, gaztelaniaz Santa Elena baseliza, Irungo Alde Zaharretik gertu dago, Estebenea errekaren ertzean. Toki berean, I. mende aurreko erromatarren garaitik erlijio leku garrantzitsua egokitu da. Halaber, X. mendeko elizaren aztarnak aurkitu dira, Gipuzkoako bakarra.[1] Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar gotikokoa. XX. mendeko 70eko hamarkadan hainbat indusketa egin ziren ermita barruan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mende aurreko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten.[2]

Ama Xantalen museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnategian material asko topatu dira:txanponak, lanabesak, zeramika... Hauek baselizan bertan ikus daitezkeen. horretarako antolatutako museoan. Espezialista batzuen ustez, Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira. Ama Xantalen museo bezala Oiasso Erromatar Museoaren beste dependentzia da.

Museoaren datuak:Helbidea: Ermita kalea, 2. Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa). Helbide elektronikoa: info-oiassomuseo@irun.org.

Indusketak baselizaren barrualdean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ama Xantalen baseliza Aldatu lotura Wikidatan


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa