Amalberga Temsekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalberga Temsekoa

Bizitza
JaiotzaLotaringia, 741
HeriotzaTemse772ko uztailaren 10a (egutegi gregorianoa) (30/31 urte)
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Uztailaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Santa Amalberga edo Amalberga Temsekoa (Amelberga izenez ere ezaguna) (741Temse, 772ko uztailaren 10a) beneditar moja izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

741ean jaio zen Luxenburgotik gertu dagoen Ardem hirian. San Willibrordo Utrechtekoa gomendatu zion Bilzen hiritik gertu dagoen beneditar monasteriora sartzeko eta Santa Landrada zuzendari espiritual gisa aukeratzeko[1]. Kondairaren arabera, Amalbergaren edertasunak eta bertuteak Pepin Laburra frankoen erregea eta bere seme Karlos (geroago Karlomagno enperadorea) erakarri zituzten, eta hainbat urtez bisitatu zuten monasterioa. Hala ere, Amalbergak leial jarraitu zuen bere bokazioari. Mirari asko egozten zaizkio, besteak beste, Karlosen sendatzea, Amalberga tratatu zuen zakarkeriagatik eritasunak jota[2].

Temse hiriaren zaindaritzat hartzen da[1].

Jaieguna uztailaren 10ean du[1]. Santa Amalberga Temsekoa ez da nahastu behar Santa Amalberga Maubeugekoarekin, zeinaren jaieguna ere uztailaren 10a baita[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) De Smet, Joseph-Jean. «Amelberge, Sainte» Biographie nationale de Belgique. 1 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-06-26) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  2. (Ingelesez) «St. Amalberga» Catholic Encyclopedia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-10-29) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  3. (Ingelesez) «St. Amalberga» Ökumenisches Heiligenlexikon jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-02-10) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.