Amalur Alvarez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalur Alvarez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmalur Alvarez Ortiz
JaiotzaDonostia, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta ikertzailea
KidetzaEusko Ikaskuntza
Gure Esku Dago

Inguma: amalur-alvarez-ortiz

Amalur Alvarez Ortiz (Donostia, Gipuzkoa, 1988) zientzia juridiko eta politikoen arloko ikerlaria da, baita abokatua ere. 2019ko martxoaren 31z geroztik Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformaren bozeramailea da, Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas ordezkatuz, Josu Etxabururekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta abokatu lanetan hasi ondoren Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordeko kide egitea erabaki zuen, arlo juridikoan euskararen presentzia bultzatzeko beharra ikusi baitzuen.[1] Honetaz gain, Eusko Ikaskuntzako kidea eta Gazteak Together erabakitze eskubidearen aldeko taldeko kide ere bada bada.[2]

Alor teorikoari dagokionez zientzia juridiko eta politikoen arloko ikerlaria da, eta erabakitzeko eskubideari buruzko doktorego tesia lantzen dabil. Nazioarteko adibide batzuk aztertu ditu bertan, lurralde gatazka bat bideratzeko eredurik egokiena gisa Eskoziaren adibidea hartuta.[3][4]

Gure Esku Dago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik Gure Esku Dago plataformako kidea da, eta azken urteetan zuzendaritzako kidea ere izan da. Zelai Nikolas eta Angel Oiarbidek bozeramaile kargua utzi zutenean bera izan zen lan horretan jarraitzeko hautatua, Josu Etxabururekin batera. 2019ko martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian hasi zen bozeramaile lanetan.[5]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. epaiBi Auzia Euskaraz. (2014-03-26). Amalur Alvarez: euskara eta abokatuak. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Dos generaciones en un mismo espíritu. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  3. Berria.eus. «Teoria eta praktika» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  4. Berria.eus. «Ate asko eta etxe bakarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  5. «Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).