Josu Etxaburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Etxaburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosu Etxaburu Osa
JaiotzaOndarroa1961eko urriaren 9a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta zuzendaria
KidetzaGure Esku Dago

Josu Etxaburu Osa (Ondarroa, Bizkaia, 1961eko urriaren 9a) euskal irakaslea da. 2019ko martxoaren 31z geroztik Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformaren bozeramailea da, Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas ordezkatuz, Amalur Alvarezekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako institutuan ikasi zuen, eta gerora Magisteritza ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, Euskal Filologian espezializaturik. Ondoren Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen, eta graduondoko Euskal Kultura ikasketak ere burutu zituen bertan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Ikasketa-zentroen Zuzendaritza graduondoa ikasi zuen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Hizkuntza Plangintza graduondoa zein Hizkuntzen Irakaskuntzara Aplikatutako Hizkuntzalaritza (Euskara) masterra burutu zituen.[1]

32 urtetako ibilbidea du irakaskuntzan, itunpeko ikastetxeetan nahiz ikastetxe publikoetan. 20 urtez Elorrioko institutuan Euskara eta Teknologia ikasgaietako irakaslea izan da. 16 urtez ikastetxe horretako zuzendaria ere izan da, urte horietan zehar Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkarteko (BIHE) lehendakaria izan da.[2] Honetaz gain 2 urtetan zehar HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidentea ere izan da.

2018az geroztik Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako zuzendaria da.

Mendebaldeko Sahararen aldeko Ondarroako Yaalah elkarteko kidea da. Aurretik ere Elorrioko institutuko ikasleekin hainbat elkartasun bidaietan parte hartu izan du saharar errefuxiatuen kanpamentuetara.[3][4]

Gure Esku Dago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik Gure Esku Dago plataformako kidea da, eta azken urteetan zuzendaritzako kidea ere izan da. Zelai Nikolas eta Angel Oiarbidek bozeramaile kargua utzi zutenean bera izan zen lan horretan jarraitzeko hautatua, Amalur Alvarezekin batera. 2019ko martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian hasi zen bozeramaile lanetan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Dantzerti. «Josu Etxaburu Osa - Dantzerti» www.dantzerti.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Josu Etxaburu: “Ha llegado la hora de que los sectores que apostamos por la pública nos hagamos valer ”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Los profesores de Dantzerti hablan de la Escuela Superior de Arte Dramático y Danza» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  4. Berria.eus. «Plazara ohitutako irakaslea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  5. «Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).